ULMAk Mitsubishi-ren EDÍA EX berria aurkeztuko du bere banatzaile sarearen aurrean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

ULMAk Mitsubishi-ren EDÍA EX berria aurkeztuko du bere banatzaile sarearen aurrean

Mitsubishi Forklift Trucks-en izenean, ULMA Orga Jasotzaileek – Espainian markaren banatzaile ofiziala denak, hurrengo ekainaren 19an Kontrapisatu Elektrikoen EDÍA EX gama berria aurkeztuko du.
ULMAk Mitsubishi-ren EDÍA EX berria aurkeztuko du bere banatzaile sarearen aurrean
2014/06/05

Aurkezpena, Oñatin (Gipuzkoan), ULMA Taldearen Zerbitzu Zentraletan izango da eta bertan, Espainiako “banatzaileak” eta sare komertzialeko kideak izango dira.

Kontrapisatu elektrikoen barnean, gama berriak hurrengo ezaugarriak ditu:  4 gurpildun orga da, 80 volteko gaitasuna du eta 2tik 3,5 tona arteko karga gaitasuna du. Orga berri hau, orga elektrikoen gama osatzeko eta berrizteko helburuarekin merkaturatuko du ULMAk eta gama honek, tona batetik 5 tona arteko gaitasuna duten orgak jasotzen ditu.

Sendotasuna, gehieneko errendimendua eta azkartasuna. Ezaugarri hauei, barnean nahiz kanpoan erabiltzeko fidagarritasuna gehituz gero, hau da, euriari aurre egiteko erresistentzia esklusiboa gehituz gero, Mitsubishiren EDÍA EX berria lehiakortasunerako abantaila handia da.