ULMA Servicios de Manutencionek antolatutako Banatzaileen Urteko Batzarrak arrakasta handia izan du — Begira - Ulma aktualitatea

ULMA Servicios de Manutencionek antolatutako Banatzaileen Urteko Batzarrak arrakasta handia izan du

ULMA Servicios de Manutencionek antolatutako Banatzaileen Urteko Batzarrak arrakasta handia izan du
2018/12/19

Edizio honetan ULMAk 55 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen, eta parte hartzearen aldetik  erabatekoa izan da arrakasta; gainera, Mitsubishi Forklift Trucks-eko ingeniari bat, Bart Cieremans, izan zen bertan eta 48Vko eta kontrapisudun orga elektrikoaren modelo berria aurkeztu zuen.

 

Batzarra pasa den abenduaren 12an, asteazkena, egin zen Alcalá de Henaresen,

konpainiak delegazioa duen herrian, hain zuzen ere. Salmenta estrategien, orgen merkatuko datuen analisien zein leasing eta rentingeko finantza produktu berri eta berritzaileen inguruan jardun zen bertan. Era berean, eta banaketa sarearekiko begirunez, merkaturatu baino lehenago erakutsi zitzaien UDALOG floten kudeatzaile berria.

 

Merkatuko datuez, produktuen berritasunez eta finantza formulez aritzeko aukera eskaintzearekin batera, jardunaldiotan sare osoa bildu eta elkartzeko aukera paregabea eskaini zien batzarrak parte hartzaileei.

 

ULMA Servicios de Manutencionek banatzaile ofizialei eskerrak eman nahi dizkie batzarrean parte hartzeagatik eta baita, markarekin duten leialtasunagatik. Horrek laguntzen digu produktua ezagutzerako orduan eraginkortasun handia izaten eta gertukoa eta konfiantzazkoa den sare komertzial profesionala kontsolidatzen.