ULMA Constructionek Euskararen Zilarrezko Bikain Kalitate Ziurtagiria lortu du, Eusko Jaurlaritzaren eskutik — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Constructionek Euskararen Zilarrezko Bikain Kalitate Ziurtagiria lortu du, Eusko Jaurlaritzaren eskutik

Azaroaren 18an Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu zituen Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. 300 pertsonatik gora elkartu ziren ekitaldian, ziurtagirien zazpigarren edizioan. Raul Garcia ULMA Eraikuntzako lehendakaria eta Euskara Batzordeko kideak ere bertan izan ziren, Euskararen Zilarrezko Bikain ziurtagiria jasotzeko.
ULMA Constructionek Euskararen  Zilarrezko Bikain  Kalitate Ziurtagiria lortu du, Eusko Jaurlaritzaren eskutik
2014/11/25

Guztira, 39 erakundek jaso dute ziurtagiria. Horietatik hamabik goi-mailako urrezko Bikain ziurtagiria jaso dute; hogeik zilarrezkoa eta zazpik oinarrizkoa. Bikain Kanpo-Ebaluazioak Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioarekin lankidetzan, eta erakunde batean euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa neurtzera daude zuzenduak.