ULMA gara, Batzarraren ikuspegi berri baterako ahotsa eta irudia — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA gara, Batzarraren ikuspegi berri baterako ahotsa eta irudia

ULMA CyEk joan den maiatzaren 22an egin zuen Batzar Nagusia besteak ez bezalakoa izan zen. Horixe zen nahia hain zuzen ere, bestelako ikuspegi bat ematea eta espazio eroso eta hurbileko bat sortzea, urteko ekitaldian zeuden bazkide guztiek parte hartzea bultzatzeko.
ULMA gara, Batzarraren ikuspegi berri baterako ahotsa eta irudia
2015/07/17

Batzarra egin baino egun batzuk lehenago, ULMA CyEko bazkideek ondoren protagonizatuko zuten aldaketa igarri ahal izan zuten, gai zerrenda eta talde dinamika batean parte hartzeko gonbidapena jaso baitzuten.

Batzarra egin behar zen kiroldegian sartzean, bazkide bakoitzak txartel bat jaso zuen, zeinean ingurune kooperatiboari buruz eztabaidatzeko zein lantalde egokitu zitzaion adierazten zen; horretarako metodoa “thinking visual” zen, hainbat kontzepturi buruzko eztabaida errazten duena, taldeko komunikazioaren eta esanahien eraikuntzaren bitartez. Kooperatiba, ilusioa, taldea, harrotasuna… horiek izan dira eratu ziren taldeetan jasotako ondorio, ideia eta sentimenduen multzoan marraztu ziren kontzeptuetako batzuk.

Kooperatiba, ilusioa, taldea, harrotasuna… horiek izan dira marraztu ziren kontzeptuetako batzuk.

Espazioaren banaketak ere laguntzen zuen jardunaldiaren garapenean hurbiltasun, konfiantza eta partaidetza sentimendua lortzen, lehendakaritzaren ohiko mahaiaren ordez atrila jarri baitzen, une bakoitzean aurkezpena egin behar zuen pertsonak okupatzen zuena, haren eta publikoaren arteko distantziak murriztuz; publikoa eszenatokiaren inguruan jarritako aulkietan eseri zen, eta harmailetan zeuden aulkien kopurua murriztu zen, horrela bazkidea ikusle huts moduan kokatzeko alderdi guztiak desagerrarazten saiatuta.

Horrenbestez, ULMA CyEk Batzar Nagusiari garrantzia eman nahi izan dio, borondate sozietarioaren adierazpen gorena ordezkatzen duen organoa den heinean. Egunean zehar xehetasun guztiak zainduz, eta merezi duen garrantzia emanez Batzar aurreko lanari zein ondorengo garapenari, parte hartzeko dinamikatik eratorri diren ondorioak interpretatu eta gero, esentzia kooperatiboa biziberritzeko beste urrats bat egin nahi izan da.

“ULMA gara”, Taldearen euskarri korporatibo guztietan presente dagoen lehen pertsona ahotsa parte hartze, berrikuntza eta sormen ekintzen bitartez gauzatzen eta hartzen du esanahia, ULMA CyEk egin duen bezala, ezagutza bultzatzen eta ahots guztiak anplifikatzen dituen espazio bati balio berria emanez.

 

>> Talde dinamikan jasotako ondorioak eta kontzeptuak jasotzen dituen murala