Fatxadako Itxiturak, ULMA Hormigón Polímero negozioaren linea berria
ULMA ITXITURAK itxitura sistema autosostengatzaile multigeruzak dira, inguratzaile integrala osatzen dutena, kasu bakoitzean behar den isolamendu termiko eta akustikoarekin. Eraikuntza sistema arinak dira (92 kl m2 polimero hormigoiarekin), lehorrean muntatzen direnak, eta akaberako hainbat kanpo geruza jartzea ahalbidetzen dutenak. ULMA Itxituren sistemak Eraikuntzako Kode Teknikoaren baldintzak betetzen dituzte suarekiko erresistentziari, estankotasunari eta isolamendu termiko eta akustikoari dagokionez, beharrezko saiakuntzak egin eta gero.
Sistema multigeruza denez, oso prestazio egokiak eskaintzen ditu konfortaren eta isolamenduaren arloetan, itxitura bertikal konbentzional baten antzeko kostuarekin.
Obra lehorrekoak direnez, obran ahalik eta gehien murriztu daitezke sortzen diren hondakinak eta, horrenbestez, iraunkortasun baldintzarik zorrotzenak betetzen dira, azkar, merke, eraginkortasunez eta malgutasunez. Sistema multigeruza denez, oso prestazio egokiak eskaintzen ditu konfortaren eta isolamenduaren arloetan, itxitura bertikal konbentzional baten antzeko kostuarekin, eta obran jartzeko errendimendua eta kontrolatzeko erraztasuna askoz handiagoak dira. ULMA Fatxadako Itxituren sistemetan aplikatzen dugun teknologiak eraikinen diseinua eta eraikuntza bera irauli dituzte. Sistemak fatxadetarako eraikuntza sistema tradizionalentzako alternatibarik onena eskaintzen die arkitektoei zein sustatzaile eta eraikitzaileei.
| LKS Ingeniaritza + ULMA Hormigon Polimero lankidetza
Fatxadako Itxitura Autosostengatzailearen produktua garatzeko jatorria LKS Ingeniaritzaren eta ULMA Hormigon Polimero industriaren arteko lankidetzan bilatu behar da; lehenengoak 20 urteko esperientzia dauka Arkitekturaren eta Ingeniaritzaren eremuan, eta bigarrena espezialista da eraikuntzarako pieza aurrefabrikatuen diseinuan eta fabrikazioan.
| Sistemaren abantailak
• Suarekiko erresistentea
• Haizearen presio dinamikoarekiko erresistentea
• Lurrikarekiko erresistentea
• Urarekiko estankoa eta ur lurrunarekiko iragazkorra.
• Iraunkorra
• Birziklagarria
• Merkea
• Energia aurrezten du
• Isolamendu termikoa eta akustikoa
• Instalazio azkarra
• Obrak ahalik eta hondakin gutxien sortzea
• Moldakorra
• Egitura pertsonalizagarriak
• Geruza posible desberdinak (polimero hormigoia, metalikoak…)
• CTE betetzea
• Obra lehorra
| Aplikazioak
Ca L’Anita eraikin sozio-kulturala
LEED ziurtagiria duen lehenengo ekipamendu kultural publikoa
| Obra
Ca L’Anita eraikin sozio-kulturala ULMA Hormigon Polimeroko Itxitura Autosostengatzailearen sistema berriaz eraiki da. Rosesko gune historikoan kokaturik, garai batean Estanco de la Punta zen eraikinean ekipamendu sozio-kulturala hartzen du, garai bateko jabeak horrela eskatuta, Udalari laga zionean baldintza hori ezarri baitzuen. Eraikina exe.arquitectura etxeak proiektatu du, eta iraunkortasunari buruzko baldintzarik zorrotzenak betetzeko diseinatu da bereziki; Espainian LEED ziurtagiria duen (Leadership in Energy and Enviromental Design) lehenengo eraikina izan nahi du, eta A sailkapen energetikoarekin.
| Pertsonalizazioa eta homenaldia
Eraikinaren azalerako polimero hormigoizko piezak aukeratu dira, eta akabera berezi eta pertsonalizatua lortu da. Antzinako jabea zen Anna Maresi omenaldia egin nahi izan zaio eta, horretarako, hainbat plaka zulatu jarri dira, zuloen jokoaren bitartez figura geometriko batzuk osatzen dituztenak, zorua estaltzen zuen jatorrizko mosaikoaren irudi berdinarekin. Instalazioan arreta handia jarri zaio pieza bakoitza bere lekuan jartzeari, amaierako marrazkia zuzen ikusi ahal izateko.
Helburua eraikin berria jaso den kokagunearen iraganari arretarik handiena jartzea izan da, eta Estanco de la Punta de Anita ezagunaren aurreko existentziaren lekukotza eskaintzea.
| Iraunkortasuna
Proiektuan hainbat berrikuntza erabili dira eraikuntzako sistemei dagokienez, eta LEED Ziurtagiriaren irizpideen arabera lan egin da; horren arabera, kutsadurari eta baliabide ez berriztagarrien kontsumoari begira, ingurumenean ahalik eta eraginik txikiena izateko materialak eta teknikak aukeratzen dira, eta kontuan hartzen dira fabrikazio prozesua, obran jartzea, mantentzea eta birziklapena, eta baita beste alderdi batzuk ere, hala nola eguzki erradiazioa eta energiaren kontsumoa. Beste soluzio batzuen artean, obra lehorreko Fatxadako Itxitura erabili da (isolamendu termikoa eta akustikoa), eraginkortasun energetikoa hobetzeko.
exe.arquitectura etxearen eta ULMAren arteko ikerketak ahalbidetu zuen eraikuntza panelen oinarrizko modulu batzuk definitzea, eta horiek aukera eman zuten obra gauzatzeko denborak optimizatzeko, fatxadako mosaikoaren irudia galdu gabe.
Proiektua finalista geratu da Higiezinen Sustapenik iraunkorrenari buruzko Endesa Sarien IV edizioan, eta US Green Building Councilen erregistratuta dago.