Ángel Lumbreras - ULMA Taldeko beste talentuak — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

Ángel Lumbreras - ULMA Taldeko beste talentuak

Taldeko langile eta bazkideek bateratu egiten dituzte beren ibilbide profesionala eta zaletasun oso zorrotzak, eta erakusten dute talentuarekin eta esfortzuarekin horma guztiak botatzen direla. Ez iratzargailuaren petralkeriak, ez geografiako urruneko puntuetara joan beharrak ez dituzte kikiltzen. ULMA Taldeko langileen familiako parte dira, eta ezin hobeto uztartzen dituzte lanbidearen betebeharrak betetzeko ardura eta eliteko kirol edo musika bezalako jarduerak. Beren zaletasunak entretenimendutik askoz harantzago doaz.
Ángel Lumbreras - ULMA Taldeko beste talentuak
2015/07/17

| AKORDE ARTEAN

Jokalekuetatik urrun, baina intentsitate eta dedikazio berdinarekin, ULMA Construcioneko langilea den Angel Lumbrerasek berarentzako tarte bat bilatzen du, gitarrari akorde batzuk lapurtu ahal izateko. Oso gazte zelarik, eskakizun fisiko handia duten jardueretan aritzeko aukerak lausotu zizkion lesio bat izan zuen, eta ordutik aurrera bere talentu osoa musikaren zerbitzura jarri zuen, eta harrezkero musika da bere pasiorik handienetakoa.
Orain dela 20 urte Lagash rock metal taldea sortu zuen, eta harekin hainbat disko argitaratu eta 2007ra arte modu egonkorrean jardun zuen. “Taldea eta musika izan dira nire bizitza. Baina erantzukizun handia da eta dedikazio handia eskatzen du”, azaldu du.
Taldea eta musika nire bizitza izan dira, baina erantzukizun handia da eta dedikazio handia eskatzen du.
Bost urteko geldialdi baten ondoren, 2012an taldekideak berriro elkartu ziren, beren abestirik enblematikoenen bertsioen bilduma bat ateratzeko. Aitzitik, Angelen etorkizun musikala bakarrik ere idazten da, eta artistak denbora bilatzen du konposizioetan murgil egiteko eta bere uzta pertsonaleko bigarren diskoa ateratzeko. “Denbora dudanean, garrantzitsuena disko bat ateratzea izango da. Jendeari gustatzen bazaio, askoz hobeto, baina inportanteena norberaren gogobetetzea da”, gehitu du.
Lumbreras aita izan da bigarren aldiz denbora tarte oso laburrean, eta gero eta zailago gertatzen zaio bakardade une bat aurkitzea konposatzeko, baina, oso okupatuta egonik ere, musika beti da berarekin. Berak soil eta irmo deskribatzen du: “Barruan metala daramat”.