TALENTUAREN KUDEAKETA. “Orain, talentua erakarri ahal izateko, eskaintza ekonomiko on batekin ez da nahikoa” — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Forged Solutions

TALENTUAREN KUDEAKETA. “Orain, talentua erakarri ahal izateko, eskaintza ekonomiko on batekin ez da nahikoa”

Gaur egun, giza baliabideetako gure departamentu asko erabat murgilduta daude denok kezkatzen eta arduratzen gaituen zeregin batean, hau da: talentua erakarri eta atxikitzea. Hori dela eta, gure negozioetako giza baliabideetako arduradunak elkarrizketatzeari ekin diogu, beren iritzia azaldu, eta konta diezaguten nola ari diren bizitzen, gure Taldean oro har, eta beren Negozioan bereziki, alde batetik, talentua erakarri eta gurera atxiki beharra, eta, bestetik, gure pertsonen artean lehendik dagoen talentua garatu beharra.
TALENTUAREN KUDEAKETA. “Orain, talentua erakarri ahal izateko, eskaintza ekonomiko on batekin ez da nahikoa”
2019/07/11

:: Aztertzen gabiltzan gaiari dagokionez, une honetan zelakoa da ULMA Pipingek daukan premia? Gaur egun lehentasuna da Negozioarentzat?
ULMA Pipingentzat, pertsonak kudeatzeko estrategia erronketan ardazten da; hona hemen erronka horietako batzuk: talentuari atxikitzea eta talentua erakartzea; hobera egiteko elkarrizketak; marka enplegatzailea; lidergoa garatzeko programak lantzea eta Giza Baliabideak eta komunikazioa kudeatzeko sistema eta prozesu arin eta malguak ezartzea eta digitalizatzea, Negozioaren oraingo eta geroko erronken aurrean erantzuteko dugun gaitasuna eta abiadura hobetzea helburu.

[...]

> Elkarrizketa osoa ikusi