"Mundukiderekin kooperante izatea bizitzako esperientzia bakana eta oso aberasgarria da” — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

"Mundukiderekin kooperante izatea bizitzako esperientzia bakana eta oso aberasgarria da”

Etor Arregik ULMAko kooperante moduan izan duten esperientzia kontatu digu, Mundukide-Brasil programan, hango Movimiento dos Trabalhadores Rurais Sem Terrar sozioarekin lankidetzan; munduko mugimendu sozialik handienetakoa da, mundua eraldatzeko, justu eta solidarioagoa izan dadin.
"Mundukiderekin kooperante izatea bizitzako esperientzia bakana eta oso aberasgarria da”
2020/12/15
Esaguzu, nolakoa da Brasil? Nola definituko zenuke urte hauetan lankidetzan aritu zaren herrialdea?

Brasil oso herrialde heterogeneoa da ikuspuntu guztietatik. Azalera handi horrek kultura desberdinak hartzen ditu, arraza desberdinak bizi dira elkarrekin, klima eta paisaien kontraste handian, etab. Baina, batez ere, heterogeneotasun horren muinean daude desberdintasun sozio-ekonomiko handiak, munduko desoreka sozialik handienetako bat eragiten dutenak, aberastasunaren banaketa batere ekitatiboa ez duten herrialdeen artean kokatuta.  Ondare kulturala itzela da, planetan flora eta fauna dibertsitaterik handiena duten herrialdea da, munduko baso masarik handiena dago bertan, baita ere egoera likidoan dagoen ur gezako bi akuifero nagusiak.

[...]

Elkarrizketa osoa ikusi