Aktualitatea
EDIA EM orga elektriko berritzaileak, %100 kanpoaldekoak
ULMA Orga Jasotzaileen Negozioak EDIA EM gama iraultzailea aurkeztu du, hau da, Mitsubishiren hiru eta lau gurpileko kontrapisatu elektrikoak. EDIA EM berrien abantaila lehiakorra aldakortasun eta ingurunearekiko moldagarritasun handia da, eta erabateko eraginkortasuna bermatzen dute baita kanpoaldeko aplikazioetan ere, euriari buruzko erresistentzi diseinu esklusiboari esker. Motor hidraulikoa eta trakziokoa guztiz zigilatuta daude, ura eta hautsa sar eza daitezen, eta, ondorioz, babeserako IP54 sailkapen ofiziala betetzen dute, urari buruzko erresistentziaren IPX3 espezifikazio industrialarekin batera.
Acciona eta Sacryr bezalako eraikitzaile garrantzitsuek konfiantza dute ULMA Agricolarekin bere proiektuetarako.
Planta termosolarrak ugaritzearekin batera, energia berriztagarria lortzeko alternatiba gisa, horiek babesteko behar berriak ere sortzen dira, eta ULMA Agricolak ezin hobeto erantzun die bere produktuarekin.
ULMA Construccion, Brasilgo azokarik garrantzitsuenetan
Brasilen datozen urteetan izango diren gertakari internazionalek azokak egitea bultzatu dute; horien artean daude lehenengo 2014ko Futboleko Munduko Kopa, eta ondoren 2016ko Olinpiar Jokoak.
ULMA Construccionek “Urteko Aldamioa”-ren lehen saria jaso du
BRIO Aldamio Multidirekzionalari “Urteko aldamioa”-ren saria eman dio Poloniako Aldamioen Industria Ganberak.
ULMAk eta TECNALIAk modulu fotovoltaikoen instalazio bat egin dute NEIKEReko berotegi baten gainean.
ULMA Agricolak + ULMA Innovacionek, Energia unitatearen bitartez TECNALIArekin izenpetu zuten hitzarmenaren ondorioz, dagoeneko modulu fotovoltaikoen instalazio bat egin dute, 400 m2 inguruko kristalezko berotegi baten gainean.
ULMA Fundazioak Merkatu Txiki Solidarioaren bigarren edizioa antolatu du, Erretiratuentzako Yoga ikastaroa eta Sare Sozialei buruzko hitzaldia, 2011. urteko azken ekimen gisa.
Enpresaren Erantzukizun Sozialaren proiektuaren barruan, urtea amaitzeko, ULMA Fundazioak hiru jarduera antolatu ditu, oso publiko desberdinetara zuzenduta.
ULMA CyEko bazkideek gehiengo zabalez erabaki dute Kooperatiba banantzea.
Joan den azaroaren 8an, Oñatiko Zubikoa kiroldegian egindako Ezohiko Batzarrean, ULMA CyS, S.Coop.eko bazkideek gehiengo zabalez kooperatiba banantzea onartu zuten.
Fatxada Aireztatuko sistema bertikala eta horizontala Bartzelonako Sant Joan de Deu Numancia eraikinean
Bartzelonako Sant Joan de Deu Numancia eraikina ULMA Fatxada Aireztatuko sistemarekin estali da, formatu Horizontalean eta Bertikalean.
450 bazkide langilek baino gehiagok ULMAren berrogeita hamargarren Urteurreneko bazkariekin disfrutatu dute.
ULMA Taldea 50. Urteurrena ospatzeko egiten ari den ekitaldien esparruaren barruan, Espainiako geografia osoan barrena hainbat bazkari egiten ari dira, efemeridea ospatzeko. Helburua 50 urteotan beren bizitza jaso zuten baino kooperatiba hobea uzteko lanean aritu diren langile guztiak omentzea da.
Josetxo De Frutos, ULMA Handling Systemseko gerente berria
2011ko irailaren 1az geroztik Josetxo de Frutos da ULMA Handling Systemseko gerente berrira, ordu arte karguan aritu den Iñaki Arriolaren ordez.
ULMA Handling Systemsek ekoizpen eta berrikuntza zentro berri batean ibertitu du
ULMA Handling Systemsek ekoizpen eta prototipoen zentro berri bat edukiko du Otxandion (Bizkaia) eta, bertan, proba dorre bat eta showroom gune bat ere izango ditu.
Berrikuntzaren saria MK enkofratu sistema unibertsalerako
MK enkofratu sistema unibertsalak soluziorik berritzaileenaren saria jaso du TopBuilder lehiaketaren hirugarren edizioan.
ULMA Construccionen MK Sistema: arrakasta segurua aplikazio bakoitzean
2009an Errumanian proiektu batean plazaratu eta gero, MK Sistema arrakastaz sartzen ari da probatu den merkatu eta nitxoetan.
Fagor Etxetresna Elektrikoek alokairu kontratua berritu dute ULMA Orga jasotzaileekin
Fagor Etxetresna Elektrikoen etxeak konfiantza erakutsi du berriro ere ULMA Orga Jasotzaileen irtenbide logistikoetako aholkularitza eta ezarpenari dagokionez, Mitsubishi markako 50 orga jasotzaile berri gehitu baititu bere alokairu parkea berritzeko.
Saria eskari jasotzaileen modelo berrietarako
ULMAk eta Mitsubishik merkaturatu duten azken seriea OPB1020NE eskari jasotzaileak dira, apalategietako beheko mailetan dauden produktuak manipulatzeko diseinatu direnak.
ULMAko drainatze kanalak CO2-ko zero emisio dituen lehen eraikinean
Eraikina Zaragozako Unibertsitateko Efizientzia Energetikoaren I+G+B Zentroaren egoitza da (CIRCE), eta bioeraikuntzako parametroei jarraitzen dien lehen eraikin publikoa da; bere oinarriak dira material naturalek ematen dituzten iraunkortasuna, ongizatea, harmonia eta proportzioak eskaintzea.
ULMA Conveyor Components S. Coop. katalogo prestigiodun berria
ULMA Conveyor Components-ek katalogo prestigiodun berria plazaratu berri du.
ULMA Agrícola erakusketari izan zen 2010eko FIMA Agrícolan
FIMAren 2008ko edizioaren esperientzia positiboaren ondoren, ULMA Agrícola erakusketari gisa joan zen aurten ere FIMAren 36. ediziora. Azken edizio hori Zaragozan egin zen, otsailaren 9tik 13ra.
ULMA Agrícola Mexicon
ULMA Agrícola-k garrantzi handiko hainbat instalazio egin du herrialdean, esaterako, irudian azaltzen dena, Agrícola Barajas, barazkiak ekoizteko 16 hektareako eremuan -batez ere tipula, txile piperra eta tomatea-, Yurecaron, Michoacan estatuan.
Miniuhin efektua Ibaiondo Gizarte Etxean
ULMA Hormigón Polímero-k Fatxada Aireztatuz estali du Gasteizko Ibaiondo Gizarte Etxe berria, eta eraikinak miniuhin testuraren bidez lortutako efektu optiko berezia hartu du.