Zure eraikina ULMAren pieza aurrefabrikatuekin birgaitzearen 4 onura — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Zure eraikina ULMAren pieza aurrefabrikatuekin birgaitzearen 4 onura

Los Carmenes bizitegi eraikina (Gandia)
Zure eraikina ULMAren pieza aurrefabrikatuekin birgaitzearen 4 onura
2023/05/10

Gaur, birgaitzeko proiektu bat dakarkizugu. Gandiako bizitegi eraikin batean erremate piezak eta forjatuaren ertzak ordezteko birgaitze proiektua da.

Birgaitze hori egiteko arrazoi nagusia zen aurreko piezak oso hondatuta eta egoera txarrean zeudela eta, horregatik, piezak erortzeko arriskua zegoela.

Pieza aurrefabrikatuen bi mota diseinatzea, fabrikatzea eta hornitzea izan da irtenbidea. Bi pieza mota hauek izan dira: forjatuaren aurrealdeak eta sabai faltsua estaltzeko janbak.

Hasieran hainbat aukera planteatu baziren ere, azkenean forjatua eta sabai faltsua ULMAren aurrefabrikatuekin erabat estaltzea erabaki zen.

Zergatik? Arrazoiak aztertuko ditugu, zatika:

1. Ingurune baldintzekiko erresistentzia

Gure materiala, Stoneoa, ez-porotsua da, ia iragazgaitza. Horrek esan nahi du kostaldeko lekuetan kresala eta hezetasuna ere ez direla piezetan sartuko, eta propietate horrek egiten du piezak erresistenteagoak izatea eta piezek denbora gehiago irautea, eraikin berrituak denbora luzez irautea bermatuta.

2. Moldakortasuna formetan

Aurrefabrikatu arkitektonikoak moldeen bidez fabrikatzen dira, eta, beraz, mota guztietako formak eta tamainak egin daitezke.

Materialaren moldakortasun handiari esker, hainbat elementu konpondu ahal izan ditugu obran: gune kurbatuak eta sabai faltsua.

Horretarako, forjatuko aurrealderako neurrira egindako pieza kurbatuak diseinatu ditugu. Eta bi molde bereziren bidez egin ditugu: bata pieza konkaboetarako eta bestea konbexuetarako.

Pieza bakarrak dira, eraikinaren neurri eta formetara erabat egokitutakoak.

3. Obran jartzea

Gure materialez egindako aurrefabrikatuek, hau da, Stoneoz egindako aurrefabrikatuek, merkatuan dauden beste material batzuek baino pisu txikiagoa dute. Sekzio eta pisu txikiagoko pieza arinak direnez, errazago maneiatzen dira obran, eta erraz instalatzen dira.

Ondorioz, gauzatze denbora eta baliabide gutxiago eskatzen dute.

4. Kalitatea eta bermeak

Malcolm Gladwellek “Outliers. The story of success” izeneko liburuan esaten duenez, 10.000 ordu inguruko praktikak behar dira gai batean aditu bihurtzeko. Hau da, astean 20 ordu, batez beste, 10 urtez.

ULMAn 25 urte baino gehiago daramatzagu eraikinak birgaitzen, eta badakigu ez dagoela horretarako lasterbiderik. Gure materialaren kalitatea da gure bermea, eta eginda ditugun proiektu guztien emaitzek baieztatzen dute hoberen enpresa fidagarria eta kaudimenduna garela.