Zorionak ULMA Embedded Solutions
2009ko urrian, merkatuan asetu gabe zegoen behar bati erantzuna emateko asmoz ULMA Embedded Solutions sortu zen. Produktu elektronikoaren inguruan diseinu, garapen eta mantentze zerbitzuak eskaintzen ditu besteak beste, hauek balio erantsi handiko sektoreetara zuzenduriko zerbitzuak izanik.
Urtean hamabost proiektu inguru egiten ditugu eta bost urte hauetan bezero desberdinekin lan egiteko aukera izan dugu, garraio, energia, medikuntza ekipamendua eta industria automatizazio inguruko enpresetan batez ere. Sektore hauetan segurtasun baldintza zorrotzak bete behar izaten direla kontuan izanik, mota honetako zerbitzutan espezializatu gara. Honekin batera, merkatuan dugun posizioa hobetzea lortu dugu partner sare indartsu baten eskutik.
ULMA Embedded Solutions-eko lan taldea ere handituz joan da azken urte hauetan. Hasieran lau pertsonako taldea izatetik, gaur egun hogei kidekoa izatera pasatu da.
Datozen urteetan orain arteko ilusio eta gogoz lan egiten jarraituko dugu, negozioa indartuz.