Zein da hiriko eserleku baten funtzioa? — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Zein da hiriko eserleku baten funtzioa?

Zalantzarik gabe, esertzeko balio duela erantzungo genuke.
Zein da hiriko eserleku baten funtzioa?
2023/03/15

Baina goazen pauso bat harago.

Eserleku bat, puntu panoramiko batean, paisaiaren edertasuna begiratzeko gonbidapen bat da.

Museo baten barruko patioan jarrita, berriz, banku batek erakusketan etenaldi bat egiteko aukera ematen digu, erakusketaren gune baten eta beste baten artean atsedena hartzeko aukera.

Eraikin baten bistarik onena edukitzeko moduko leku batean ere egon daiteke.

Baina, batzuetan, eserlekuek beste funtzio bat ere badute: bizia ematea.

Modelo batzuek, hala nola BILKETA edo AKELARRE modeloek, paseatzen ari direnekin elkartzera bultzatzen dute.

Eserleku horietan haurrak dituzten familiak elkartu daitezke, eta gazteak, eta adinekoak....

BILKETA modeloaren kasuan, eserleku zirkular bat da, jendeari aurrez aurre esertzeko aukera ematen diena, izan ere, zirkuluaren barrualdean zein kanpoaldean esertzeko eta bizkarra bermatzeko lekuak ditu.

AKELARRE modeloa, aldiz, zirkuluan jarritako eserlekuak dira, eta denak kanporantz begira daude.

Espazio komunitario dinamikoetarako pentsatutako bankuak dira.