Zaharberritze enblematikoa Gijonen, ULMA polimero hormigoizko fatxada aireztatua erabiliz — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Zaharberritze enblematikoa Gijonen, ULMA polimero hormigoizko fatxada aireztatua erabiliz

ULMA Hormigon Polimerok Rey Pelayo izeneko 14 solairuko bizitegi eraikin sinbolikoaren fatxada zaharberritu du. Eraikina Marques de Gijon Plaza ezagunean dago eta ULMA hormigoi polimerozko fatxada aireztatuko xaflekin zaharberritu da. Hala, Gijongo skyline-a ikaragarri berriturik geratu da, izan ere, bertako mehelin erakargarria ikus daiteke bai San Lorenzo hondartzako pasealekutik bai Plaza Nagusitik, non udaletxea dagoen.
Zaharberritze enblematikoa Gijonen, ULMA polimero hormigoizko fatxada aireztatua erabiliz
2012/07/01

Proiektuaren egilea eta arkitektoa den Jorge Novalen helburua hauxe zen: eraikinaren irudia aldatzea eta hobekuntza energetikoa eragitea, eta tasun biok ULMAren fatxada aireztatuak ematen ditu. Gainera, mehelin fatxadarako diseinu erakargarri bat bilatzen zen, protagonismo handia baitu ingurunean; horretarako, miniuhin testura duten 3 kolore desberdineko xaflak erabili dira, 4 norabideko uhinarekin: uhin bertikala, horizontala, eskuin diagonala eta ezker diagonala, halako moldez non, eguneko argiaren arabera fatxadaren kolorea aldatu egin daitekeen.