Urteko bazkaria ULMA Forja, S.Coop-eko erretiratuekin — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Forged Solutions

Urteko bazkaria ULMA Forja, S.Coop-eko erretiratuekin

ULMA Forja, S. Coop-en izandako berrelkartzeen eta pasadizoen ekitaldia
Urteko bazkaria ULMA Forja, S.Coop-eko erretiratuekin
2024/07/02

Ohi bezala, ULMA Forjako erretiratuek urteroko bazkaria egin zuten, maiatzaren 17an Oñatiko Zelai Zabal jatetxean. Denak elkartu eta ULMA Forja, S. Coop.en bizitako oroitzapenak eta pasadizoak partekatzeko ekitaldia izan zen. Argazkian, bazkarira joandako erretiratuak ikusten ditugu, kolektiboaren ordezkari gisa. Haiei esker jaso dugu ULMA Forja, S. Coop. izeneko ondare hau. Gure esku dago ondare hori zaintzea eta etorkizuneko belaunaldiei helaraztea, oraindik ere zeintzuk diren ez dakigun arren, bidean daude-eta.

Hemendik gure esker ona adierazi nahi diogu kolektibo honi, lanetik haratago, kide izatearen sentimenduak bultzatuta elkartzen jarraitzen dutelako.