Ulma Construction
ULMAren soluzioak Norvegiako osasun-erreferente berrian: Drammen Health Park
Drammen Health Park Norvegiako osasun arloko azken urteetako apusturik handienetakoa da.
Osasun-barruti berri hori jarduera-gune gisa proiektatzen da, eta 4.000 osasun-profesional baino gehiago eta konplexuko zerbitzuei lotutako 2.500 pertsona inguru bilduko dira bertan, ikasleak eta laguntzaileak barne.
Multzoaren barruan, nabarmentzekoa da 8.800 m²-ko lurpeko aparkalekua egitea, osasun-barruti osoari zerbitzua emateko. ULMAk proiektu honetan parte hartu du eskakizun teknikoetara eta eskatutako obra-erritmoetara egokitutako enkofratu, zinbria eta aldamio sistemak hornituz.
Bideo honetan dauzkazu azalpen gehiago.