ULMAren soluzio integralak Portugaleko Venda Nova presan
Zentral hidroelektriko berri honek, VendaNova III zentralak, 746MW-ko ahalmena du guztira eta ahalmen horri esker energia ekoizpena nabarmen handitzea ahalbidetu du. Lurrazpitik 9 km baino gehiagoko galeriak dituen proiektu honetan, sistema estandarrak erabili dira geometria guztiei erantzuteko eta bezeroak adostutako epeak betetzeko. Muntaketa errazen bitartez, 8, 1 eta 20 m arteko diametro aldakorrak dituzten tunelak eraiki dira.
Tuneletan sendotze elementuak jarri eta estaltzeko lanetan BRIO aldamioaren egitura bat erabili da MK orga baten gainean, zeinari esker portaledun egitura mugitu ahal izan baita tunel osoan zehar. Azpimarratu daiteke hornitutako material kantitate handia: BRIO aldamiotan, soilik, 300 tonatik gora. 20 metro baino gehiagoko diametroa duten tuneletan , ENKOFORM enkofratu sistema eta zurkaizte egitura mistoa erabili da, eta horiekin ULMA Constructioneko hainbat zinbrien moldakortasuna eta karga ahalmena konbinatu ahal izan dira.
Zentralaren instalazioen hormak, bai eta tuneletako zutabeak eta habeen alboak ere, ORMA enkofratu modularreko 1.400 m² baino gehiagorekin gauzatu dira. Bukatzeko, ATR sistema autoigokariarekin, 358 metroko altuerako oreka tximiniak egin dira, alde batean, eta 3,5 metroko geruzetan.
Horrelako ezaugarriak dituzten zentralak eraikitzeko material kantitate handia behar da.Proiektu honetarako, zehazki, 2.000 t baino gehiagoko ekipamendua jarri da. Horregatik, garrantzitsua da obra lekutik hurbil banaketa zentroak edukitzea.Horrek erraztu egin du epeak betetzea eta bezeroarentzako kostuak doitzea.