ULMAren polimero hormigoizko fatxada aireztatua Unielectricaren egoitza nazional berrian, Kordoba — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

ULMAren polimero hormigoizko fatxada aireztatua Unielectricaren egoitza nazional berrian, Kordoba

Fatxada aireztatua, eraikinaren eraginkortasun energetikorako eta estetikarako funtsezko faktorea.
ULMAren polimero hormigoizko fatxada aireztatua Unielectricaren egoitza nazional berrian, Kordoba
2018/09/17

Unielectrica energia berriztagarrien merkaturatzailearen egoitza berria 40ko hamarkadako eraikin zahar bat erabat eraberritu ondoren lortu da. Eraikina zaharberritu eta gero, hirian dauden eraikin adimentsu eta energetikoki efiziente gutxietako bat da. Eraikin berria, itxuraz garbi, modernoa eta futurista, moldatu izan da bere efizientzia energetikoa areagotzeko eta aurretik Kordoban sakabanatuta zeuden lau bulegoren zerbitzuak hartzeko.


EFIZIENTZIA ENERGETIKOA ETA ESTETIKA
Gure fatxada aireztatuek arkitektura iraunkorra sustatzen laguntzen dute, beraiekin eraikinen portaera termikoa nabarmen hobetzen baita, aldi berean energiaren kontsumoan asko aurreratuta. Fernando Cantarero da obraz arduratzen den arkitektoa, eta berari galdetu diogu zentzu horretan dituen kezkez:

“Eraikin batek 100 urte ere iraun dezake eta funtsezkoa da kontsumoak murriztea eta, beraz, denbora tarte horretan sortu daitezkeen CO2 igorpenak ere bai. Horregatik, ULMAren fatxada aireztatuen alde egiten jarraitu dugu garatzen ari garen beste proiektu batzuetan”.

Ikuspuntu estetikotik, lurraren eta uraren itxurako testurak aukeratu dira “eraikin zaharrari nortasuna emateko”. “Irudia berritu beharra zegoen (…) eta miniuhin plakak aukeratu genituen, eraikinak irudi aldakorra izan zezan eguzkiaren eraginez, esan du Cantarerok.

Kontua da uraren itxurako testura-rekin ditugun plakak lau orientaziotan jartzen badira efektu optikoa eragiten dutela, egunean zehar multzoaren itxura eraldatuta, eguzkiaren kokapenaren arabera.