Ulma Architectural Solutions
ULMAren marko industrializatuak Lasarte-Oriako Atsobakar egoitzan
Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Atsobakar adinekoen egoitza handitzearena ULMA Architectural Solutions-en aurrefabrikazio arkitektonikoaren kasu adierazgarrienetako baten agertoki izan da.
Zer egin da?
Handitze prozesu horretan leihoak txertatzean estetika garbi, moderno eta homogeneo bat baliatzeko –aldi berean martxan zegoen egoitza baten funtzionaltasuna eta erosotasuna errespetatuz– marko industrializatuak aukeratu ziren.
Pieza aurrefabrikatu horiek leihoburua, janbak eta isurkiak dituzte, eta marko metaliko baten gainean aurremuntatuta iristen dira obrara.

Soluzio industrializatuaren abantailak:
- Instalazio azkarra eta eraginkorra: aurremuntatuta datozenez, piezek obrarako behar den denbora murrizten dute, eta instalazioa eragiketa bakar batera sinplifikatu.
- Eraikinaren erabileran eragin txikiagoa: obrak iraun bitartean, egoitza martxan zegoenez, ahalik eta eragozpen, zarata eta asaldura txikiena eragiteko moduan planifikatu zen instalazioa, egoiliarren ordutegi eta beharretara egokituta.
- Kalitate estetikoa eta teknikoa: erabilitako materialak akabera uniformeak, doitasun geometrikoa eta alderdi modernoa eta inguruarekiko koherentea bermatu zituen, bai eta soluzio iraunkor eta ondo integratua ere.
- Eraikitzeko eraginkortasuna eta eraginkortasun ekonomikoa: estandarizazioak eta aurrefabrikazioak kostuak optimizatzeko, eskulana murrizteko eta epeak azkartzeko aukera ematen dute, eta hori mesedegarria da sustatzailearentzat eta obrako lantaldearentzat.
Ikuspegi modular eta aurrefabrikatuari esker, esku hartzeak kalitate arkitektonikoa, funtzionaltasuna eta pertsonekiko sentsibilitatea konbinatzea lortu zuen.