Ulma Architectural Solutions
ULMAren fatxadarako xaflen sistema berria
Deskargatu doan liburuxka
K-SLAT aurkezten dizugu, fatxada aireztatuetarako xafla sistema berri bat.
«Slat» hitzak listoia edo xafla esan nahi du.
Izan ere, sistema hori berritzailea da plaken formatu luzeagatik, 1800 x 200 mm-koak baitira eta bertikalean zein horizontalean instalatu baitaitezke.
K-SLAT 'finkapen sistema ezkutua da, torlojurik eta errematxerik gabea, fatxada natural baten estetika uniformea hautsiko ez duena.
Testu honen ondoan doan irudian horizontalean kokatuta lortzen den estetika ikus dezakezu.
Zer aurkituko duzu K-SLAT sistemaren liburuxkan?
- Fatxada sistema hori ikusi ahal izango duzu egin dugun obra baten render horretan bertikalean jarritako xafletan. Azalean ikus dezakezu.
- Ikusiko duzu, halaber, fatxadako kolore bera duten testura desberdinak erabiliz gero sor daitekeen eragin polikromatikoa. Azalean dagoen proiektuan ikus dezakezu, baita liburuxkaren azken orrialdean ere. Proiektuei kolore ñabardura desberdinak eta 'efektu optiko bereziak' eman ahal izango dizkiezu.
- Testura desberdinak erliebean eta zure imajinazioari bide eman ahal izango dizkiozun koloreak, konbinazio infinituak asmatzeko eta K-SLATEKIN «fatxada bakarrak» sortzeko.
- Gure fatxadek denboran gehiago iraun dezaten sekretua zein den kontatuko dizugu: lehen orrialdean.
- K-SLAT sistemaren instalazioa zergatik den azkarragoa eta instalatzen errazagoa jakingo duzu, eta obran errendimendu hobeak ditu.
Sistema berri hau eta bere aplikazioak ezagutzetik klik batera zaude. Baliteke zure proiekturen baterako balio izatea.
Hori jakiteko modu bakarra dago...