ULMAko drainatze kanalak Boloniako aireportuan
Giza espeziea zerbaitegatik nabarmentzen bada, etengabe hobetzen saiatzen delako da.
ULMA Architectural Solutionsen, hobekuntzen bilaketa horrek gure drainatze kanalen diseinua eta eraginkortasuna hobetzera bultzatu gaitu.
MultiV+ kanal gamaren garapena da horren adibide garbia.
I+G prozesuen eta gure esperientziaren bilakaerak aukera eman zigun produktu gama hobetu hori garatzeko.
Nola?
Gainerako gamen abantailak sistema bakar batean bateratuz: SELF sistemaren ekonomia, MINIaren altuera txikiak, Faren 8 puntuko euskarria, U eta UK sistemen malda aukerak (malda jarraitua, ur jauzi erakoa, eta malda mistoa) eta gure kanal guztien arintasun berezia, polimero hormigoiz eginak baitaude.
Gure materialari esker, kanal arinagoak sortzen ditugu, errazago eta arinago instalatu ahal izateko eta instalazio kostuetan asko aurreztu ahal izateko.
Duela gutxi, Bolognako aireportuan (Italia) baliatu ahal izan dira kanal horien abantaila guztiez. Kanal horiek oinezkoak pistetara iristeko bideetan eta aireportuko aparkalekuan jarri dira, drainatze azkarragoa lortuta, oso prezio lehiakorrean. MultiV+ familiak abantaila gehiago ditu, baina beste egun batean esango dizut zein diren.