ULMAk Poloniako Krakovia Musika Zentroaren eraikuntzan parte hartu du

Eraikinari zurruntasuna emateko, eskailera- eta igogailu-nukleoak eta ekitaldietarako lau gela sartu dira.
Hormak eta zutabeak ORMA enkofratu modularreko sistemarekin egin dira, eta sistema horrek, lan-plataformekin hornituta, eraginkortasuna eta segurtasuna bermatu ditu. 6 metroko altuerara iristen ziren ebakidura zirkularreko zutabeen kasuan, CLR zutabe zirkularren enkofratuak erabili dira.
Lauzen eraikuntzari dagokionez, ENKOFLEX egurrezko habedun lauzako enkofratua aukeratu da. Forjatuek EP altzairuzko eskorak, ALUPROP aluminiozko eskorak eta T-60 zinbriak izan dituzte oinarritzat; BRIO norabide anitzeko aldamioak, berriz, enkofratuak ferrailatzeko eta manipulatzeko eragiketak erraztu ditu, eta proiektu osoan zehar lan-espazio seguruak sortzen lagundu du.