ULMAk Peruko Santa Rosa Tunela eraikitzeko proiektuan parte hartu du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMAk Peruko Santa Rosa Tunela eraikitzeko proiektuan parte hartu du

Azken urteetan, gobernuko erakundeak lanean aritu dira zirkulazio dentsitatearen arazoak konpontzeko, metro linea berriak irekiz eta errepide zabalagoak eginez.
ULMAk Peruko Santa Rosa Tunela eraikitzeko proiektuan parte hartu du
2018/08/27

Santa Rosa muinoa lurpetik zeharkatu eta Rimac eta San Juan de Lurigancho barrutiak lotu dituen bideak arindu egin du zirkulazioa hiriko ekialdetik mendebaldera. Eraikitako bi tuneletako bakoitzak bi errail ditu, eta 250 m-ko luzera batez beste.

ULMAk Santa Rosako tunela eraikitzeko proiektuan parte hartu du, bi MK orgarekin, 8,36 m-ko altuera eta 13,20 m-ko zabalerarekin, sarrera banatan bat jarrita, obrak errazteko.

MK enkofratu orgen soluzio estandarrarekin, bi tunelak azkar eraiki dira, eta bezeroarentzako kostuak murriztu. MK egitura eramangarria eta MK kofratua orga mugikor batean uztartuta, 6 n-ko tarteak egin ahal izan dira 7 orduko hormigonatuarekin. Gainera, metalezko panel kofratua erradio desberdinetara doitu da eta, ondorioz, beste geometria batzuetan ere erabil daiteke, kurbatura aldatuta besterik gabe.