ULMAk MEDEAren Batzar Nagusian parte hartu du manutentzio sektoreko beste enpresa batzuekin batera — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

ULMAk MEDEAren Batzar Nagusian parte hartu du manutentzio sektoreko beste enpresa batzuekin batera

Aurreko astean MEDEA elkarteak, Manutentzio Ekipoak Banatzen dituzten Enpresen Elkartea, Batzar Nagusia egin zuen Madrilen. ULMA Orga Jasotzaileetako gerentea, Angel Sanchez bertan izan zen eta sektoreko beste enpresa batzuekin batera merkatuaren egungo egoerari erantzuteko sinergia eta ekimenak lantzen aritu ziren.
ULMAk MEDEAren Batzar Nagusian parte hartu du manutentzio sektoreko beste enpresa batzuekin batera
2013/01/31

MEDEA elkartea orain dela hamar urte eratu zen eta hogei marka nazional eta internazionalekin lan egiten duten Espainiako orga jasotzaile banatzaile gehienak batzen ditu. Elkartearen helburua ahaleginak batu eta erakunde publiko eta pribatuen aurrean ordezkari izatea da, elkarteko kide diren enpresen interes profesionala, eskaerak eta erreklamazioak bateratuta bideratzeko.

Batzarrean parte hartu zutenek merkatuaren egoeraren berri ematen duen urteko txostena jaso zuten. Txosten hau elkarteko kide diren enpresek hilero Espainiako merkatuan fakturatu eta eskatzen diren orga jasotzaile kopuruaren berri bidaltzeko hartutako konpromisoari esker egiten da. Informazio hau MEDEAk noizbehinka egiten dituen ikuskaritzek kontrastatzen dute. Azterketa estatistiko honetatik ondorioztatzen denez, abenduan gertatutako Mercadonako operazioa kenduta, orga jasotzaileen merkatuak, Espainian alokatu eta saldu ziren kontrapisatutako orga jasotzaile kopuruan %12ko beherakada eta barruko orgen kopuruan %6ko beherakada izan zuen 2012an aurreko urtearekiko.