ULMAk LTZ Online Kudeatzaile Informatikoa garatu eta ezarri du. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

ULMAk LTZ Online Kudeatzaile Informatikoa garatu eta ezarri du.

ULMAk etengabeko hobekuntzaren aldeko politikarekin konprometituta jarraitzen du, eta bitartekoak inbertitzen ditu laguntza teknikoko zerbitzua arintzeko, zerbitzu hori baita, hain zuzen ere, bere bezeroei egin zaizkien azken gogobetetze inkesten arabera puntuaziorik altuenak izan dituztenetako bat.
ULMAk LTZ Online Kudeatzaile Informatikoa garatu eta ezarri du.
2012/11/09

Horrela jaio da LTZ On-line proiektua, bezeroek alokairuan edo jabetzan eskuratzen dituzten ULMA orga jasotzaileen parkea hobeto kudeatzen lagunduko duten hainbat tresna izateko helburuarekin.Proiektuari esker, LTZ zerbitzuaren jardute prozesuak estandarizatu eta optimizatu ahal izan dira, informazioa denbora errealean eskuratuta eta eskuz egin beharreko administrazio lan guztiak arinago eginda.

Barruan aurrekontuak, lan aginduak, albaranak eta fakturak automatikoki sortzeak informazioa eguneratuta eta gardena izatea ahalbidetzen du, eta horrek, halaber, ULMA makinen parkea eta ordezko piezen stocka modu errentagarriagoan kudeatzea ahalbidetzen du. Era berean, bermatu egiten du bezeroei egin beharreko bisitak hobeto planifikatzea, zerbitzuko teknikari bakoitzari konponketa, azterketa edo muntaketa aginduak sistematikoki emanda.Laguntza teknikoko zerbitzuan inplikaturiko agente guztiek ordezko piezen inbentario eguneratua dute, eta datu hori online ezagutzeak hainbat abantaila ekartzen ditu, esaterako, LTZ zerbitzuko furgonetetan eta lantokietan stocka automatikoki hornitzea.

LTZ Online ezarri eta lehenengo sei hilabeteak igaro ondoren, eta aldaketak egiteak hobekuntza prozesuetan parte hartzen duten pertsonen ohituretan eta jarduteko moduetan eragiten dituen trabak poliki-poliki murriztuz, onurak nabarmen igarri dira. Gaur egun, lan oharren %57 automatikoki prozesatzen dira, eta horrek eragin zuzena dauka administrazioko lantaldearen esku-hartzeetan; izan ere, lan ohar eta agindu gutxiago sortu behar dute, teknikariak beraiek arduratzen baitira beharrezko datuak sartzeaz. Zehazki, boligrafo digital batez datuak online sartzen dituzte, prozesu estandarizatu eta automatiko osoa aktibatuta.Azpimarratzeko moduko beste datu bat abisua jasotzen denetik administrazio prozesu osoa itxi arte igarotzen den denbora da, batez beste 20 lanegun izatetik 4 lanegun izatera pasatu da eta.

 Duela gutxi MONDRAGON Korporazioak ULMA Orga Jasotzaileen LTZ Online kudeatzailearen garapena onartu eta txertatu du bere Praktika Onen Prozesuaren barruan, non Taldea osatzen duten negozioek garatutako esperientzia arrakastatsuak identifikatu eta zabaltzen baitira.

ULMAk honen moduko ekimenekin jarraitzen du, Salmenta osteko Zerbitzuaren kalitatean bikaintasuna lortzeko konpromisoari eusteko, bere betiko helburuetakoa delako, eta bere bezeroekin epe luzerako harremanak izaten eta zaintzen jarraitzen du, konfiantzan oinarrituta eta elkarren gogoa beteta.