ULMAk C de Comunicación Taldeak antolatutako orga jasotzaileen inguruko topaketan parte hartu du. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

ULMAk C de Comunicación Taldeak antolatutako orga jasotzaileen inguruko topaketan parte hartu du.

Irailaren 28an “Cuadernos de Logistika” aldizkari espezializatuak gonbidatuta Espainiako orga jasotzaile sektoreko enpresa ekoizle eta banatzaile garrantzitsuenetako zuzendari nagusiak Madrilen elkartu ziren.
ULMAk C de Comunicación Taldeak antolatutako orga jasotzaileen inguruko topaketan parte hartu du.
2012/10/01

ULMA Orga Jasotzailetako gerentea Angel Sanchez, sektoreko beste enpresa batzuekin batera, orga jasotzaileen merkatuaren egungo egoera, etorkizuna, arazoak eta bestelako gai orokorrak lantzeko helburuarekin antolatu zen topaketetara gonbidatu zuten. Orga Jasotzaileen merkatua emaitzei dagokionean ez dago momenturik onenean, Espainiako ekonomiaren isla. Angel Sanchezek bere hitzaldian, beste alderdi batzuen artean, negozio ereduaren bilakaera azaldu zuen, makinak saltzetik zerbitzua saltzera igaro dena.

Hain zuzen, hori izan zen ondorio nagusiena eta gainontzeko gaiak bildu zituen ardatza: 2007an zenaren %30 den merkatu batean aurrera egiteko zailtasuna. Egun 30.300 unitatetan dagoen merkatua eta denek egoera normalean,  eskuzko transpaletak kontatu gabe,  20.000 edo 22.000 unitatetan egon beharko lukeela uste dutena. Topaketan ondorioztatu zenez, murrizketa horrek, epe motzeko perspektiba zailak eta finantziazio arazoek laino beltz askoko panorama marrazten dute. Hala ere, parte hartu zuten guztiak bat etorri ziren aurkako egoera honek gero eta zorrotzagoa eta konpetitiboagoa den merkatuan kalitatezko zerbitzua eskaintzeko orduan eraginkorragoak eta malguagoak  izateko eskaintzen dituen aukerak azpimarratzean.

Topaketak ondorengo gaietan ezagutzak partekatzeko ere aukera eskaini zuen: langileen formazio eta araudi berria, pneumatikoek edo bateriek orgen errentagarritasun operatiboan duten garrantzia, erronka komertzialak, enpresa eredua aldatu eta zerbitzuak saltzea, azoken egitekoa edo berrikuntza teknologikoa.