ULMAk bere lehen obra egin du Txilen
Obra hori erronka handia izan da Humberto Eliash arkitekto estudioarentzat. Arkitektoek esaten duten moduan “inertzia termiko handiko obra da, goitik behera hamar zentimetroko isolatzailez estalia, eta ondorioz ezin zen edozein estalki instalatu, izan ere soilik metro karratuko 40 kilo arte ahalbidetzen du. Hasiera batean harri natural baten alde egin zen, baina eskatutako baldintzatzaile termikoak bideraezin egiten zuen modu tradizionalean isolamenduari itsatsia instalatzea, bere pisu handia zela-eta. Orduan antzeko material bat bilatzeari ekin zitzaion aukeran fatxada aireztatu bezala instalatu zitekeena aurreikusitako kanpoko isolamendua aldatu gabe, eta ULMA hormigoi polimeroko plakak aurkitu genituen. Hasieran hautatutako harri naturalaren antzeko testura eta koloreak izango zituen estalki bat garatzea eskaini ziguten”.
Eliash jaunak dioenez, “hormigoi polimeroaren neurri eta pisu ezaugarriak eta harrizko testurarako nahi genuen kolorea lortzeko moldakortasunak, eta gainera, fatxada aireztatu gisa instalatzeko aukerak inguratzailearen isolamendua errespetatuz, ULMA fatxadaren alde egitea bultzatu gintuen”.
Hormigoi polimerozko fatxada aireztatuko 500 m2 instalatu dira, Vanguard gamakoak zehazki, obrarako berariaz diseinatutako kolorean eta LURRA harrizko testuran. Proiekturako aukeratutako plaka formatua 900 x 300 mm. izan da.
“Aipatzekoa da mandatugileak probatutako produktu bat nahi zuela, baina ULMA plakak ezartzea lortu genuen herrialdean lehen esperientzia izanik ere; halere, bagenekien arrakasta handiz instalatua izan zela Europako herrialde askotan”, nabarmendu du Marcela Schmauk arkitektoak.
ULMA Fatxada Aireztatuko plakak hormigoi polimeroan daude eginak. Material horrek ageriko abantailak eskaintzen ditu, hala nola: arintasuna, gutxieneko ur-xurgatzea eta testura eta kolore gama zabala. Gainera, konkretu tradizionala baino lau bider erresistenteagoa da eta %100 birziklagarria.
Fatxada aireztatua eraikuntza soluzio jasangarritzat jotzen da, berrikuntza eta energia efizientzia batzen dituena konfort termikoa hobetuz, eta energia kontsumoa murrizteko gai da. Hori izan zen ULMAren alde egiteko beste ezaugarrietako bat, izan ere Humberto Eliash arkitektoak dioenez “gure proiektuak beti daude pentsatuta ingurumenarekiko armonian eta guretzat etengabeko konpromisoa da”.
Ezagutu gure Vanguard gama eta Fatxada Aireztatuen gure sistemak eskaintzen dituen abantailak.
FITXA TEKNIKOA:
- Proiektuaren izena:Chicureo ikastetxe alamana
- Sustatzailea: CG Chile Ltda.
- Eraikitzailea: Alzérreca eta Díaz, Cía ltda.
- Arkitektoa: Humberto Eliash eta bazkideak
- Azalera: 500m2
- Plaka formatua: 900 x 300
- Plaka kolorea: pedido especialmente para la obra
- Gama: Vanguard
- Amaiera data: Febrero 2016
- Kokalekua: Chicureo, Santiago de Chile