ULMAk bere instalazioetan jatorri berriztagarriko elektrizitatea berak sortzea sustatzen du
Energia propioa sortzeak onura ugari eragiten ditu bai ingurumenerako bai gizarterako, energia berriztagarria ekoizteko gaitasuna handituz. Horrek epe ertain eta luzean enpresarentzat kostuen aurrezpena ekarriko du, baina ez hori soilik, energia kontsumoarekin lotutako emisioak murriztea ere ekarriko baitu, eta murrizketa horrek klima aldaketaren aurkako borrokan eta ingurumenaren zaintzan eta babesean laguntzen du; beraz, XXI. mendeko erronka sozial handienetako bat lortzen ere laguntzen du.
Hori da ULMAk bere jarduerak sortutako berotegi efektuko emisioak murrizten laguntzeko hartutako neurrietako bat, eta Parisko Akordioan ezarritako helburuekin bat etorriz 2050erako neutraltasun klimatikoa lortzeko ULMA Constructionek duen 2023-2025 aldiko Jasangarritasun Estrategiaren Ekintza Klimatiko eta Energia Jasangarriko ardatzen parte da. Xehetasun guztiak ezagutu nahi badituzu, informazio osoa hemen daukazu.