ULMAk bat egiten du FSC®-k sustatutako Basoaren Astearekin
Kanpaina, zeinarekin aurreko edizioetan ere ULMAk bat egin zuen, Forest Stewardship Council FSC® elkarteak antolatzen du. Elkarte hori irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta duela 25 urte baino gehiago sortu zen mundu osoan basoen kudeaketa arduratsua sustatzeko.
FSC® ziurtagiria lortuz, ULMAk jasangarritasunarekin lerrokatutako prozedurak balioan jartzen ditu, bai eta ingurumenarekin bateragarri izanik bere jardueraren garapenaren eta gizarte ongizatearen arteko harmonia bilatzen dutenak ere, egurraren eta basogintzatik datozen beste produktu batzuen kontsumo jasangarriarekin hartuta duen konpromisoa sendotuta.
ULMAren FSC® Zaintza Katearen Ziurtagiriak basogintzako produktuen trazabilitatea betetzea eta iturri jasangarrietarantz jotzea barne hartzen ditu. FSC® ziurtagiriaren irismena taula fenolikoen merkaturatzeari aplika dakioke.
Enpresa proiektu erakargarria eta jasangarria mantentzeko eta sendotzeko eta ingurunean aberastasuna eta ongizatea sortzeko dugun konpromisoa baieztatzen duen beste pauso bat.