ULMA The Walk on Project Fundazioak antolatutako lasterketa solidarioan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA The Walk on Project Fundazioak antolatutako lasterketa solidarioan

The Walk On Project Fundazioak gaixotasun neurodegeneratiboak ikusarazteko eta horiek ikertzearen aldeko eta horietarako terapiak garatzearen aldeko kontzientzia soziala sortzeko sustatu duen ekimenean parte hartu du ULMAk.
ULMA The Walk on Project Fundazioak antolatutako lasterketa solidarioan
2023/10/06

Bi lehiaketaren bidez, parte hartzaileek ekimen sozial horri eskaintzeko minutuak sortzen lagundu dute. WOP Challenge taldekako errelebotako kirol lehiaketa amaitu ondoren, WOPato Estropatada hasi zen. Lehiaketa hori Bilboko itsasadarrean bioahatekin egiten den lasterketa izugarri bat da, eta 11 urte dira lehiaketa hori egiten dela. Gainera, ULMAk bat egin du elkartasun olatu horrekin, AMIWOP enpresa bihurtuz. WOPaton XXL bat pertsonalizatu du eta sormen handienaz egindako ahateen lehiaketan parte hartu du.

Lehiaketan parte hartzaile guztiak izan gara saridun, denok jomuga solidario bera lortu baitugu. Talde guztien artean 101.780 minutu lortu ditugu gaixotasun neurodegeneratiboen aurka borrokatzeko, eta ULMAko taldeak aipamen berezia jaso du, minutu gehien sortu duen taldea izan delako; guztira, 8.535 minutu sortu ditu ekimen sozial honetarako.