ULMA Taldeko hiru negozio HISPACK-BTA 2012 azokako protagonista izan dira — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Packaging

ULMA Taldeko hiru negozio HISPACK-BTA 2012 azokako protagonista izan dira

ULMAko Handling Systems, Inoxtruck eta Packaging negozioek Bartzelonan maiatzaren 15etik 18ra egin zen HISPACK- BTA 2012 azokan parte hartu zuten. Aurtengo edizioak 93 herrialdetatik etorritako 40.000 bisitari izan zituen, eta ULMAko hiru negozioek egindako aurreikuspenak bete zituen
ULMA Taldeko hiru negozio HISPACK-BTA 2012 azokako protagonista izan dira
2012/07/07

ULMA Packaging

ULMA Packaging Hispack-Bta azokan izan zen berriro ere, ontziratzeko produktuen bere aukera zabaleko aplikazio eta sistema berriak erakutsiz, neurriagatik eta diseinuagatik zein edukiagatik nabarmendu zen stand batekin.

Aurkeztu zituen produktuetan aipa daitezke ontziratzeko linea automatikoak, produktuak kokatzeko sistema robotizatuekin; prestazio handiko FR 500 flowpack bilgailua, industri okintzaren eta opilgintzaren sektorera zuzenduta, minutuko 500 packeko produkzioak erraz hartzen dituena; TFS skin termokonformatzaileen gama berria, eta VTC 700 bilgailu bertikala, formatua azkar aldatzeko sistema batekin.
Mikrouhin labean zein labean erabili ahal izateko filmen erabilerara zuzendutako ontziratze soluzioak ere izan ziren, baita termozigilagailuak ere, bai ULMArenak bai ULMA Pipingek Espainian banatzen duen Mondini etxearenak.
Biltzeko makinen presentzia osatzeko, kartoiztatzeko eta zorroratzeko makinak ere bazeuden, ULMA Packagingek halaber banatzen duen Rama italiar firmarenak.

Finean, standetik hainbeste bisitari igaro izanak eta erakutsikoak sortutako interes handiak nabarmendu egin zuten ULMA Espainian liderra dela eta mundu mailako erreferentzia, goi mailako teknologiako packaging ekipamendu eta sistemen diseinuari eta fabrikazioari dagokienez.

 

ULMA Handling Systems

ULMA Handling Systemsek sistema logistiko automatizatuen azken nobedadeak aurkeztu zituen, industria eta kontsumo sektoreetako hainbat ekoizle, fabrikatzaile eta banatzaileengana orientatuta.

Zalantzari gabe, ingeniaritza logistikoak aurkeztu zituen gai erakargarrienak biltegiratze automatikorako sistema herdoilgaitza eta paletizazio automatikorako sistema izan ziren.

ULMAren biltegiratze automatikoko sistema herdoilgaitzak ezaugarri bereziak ditu, elikaduraren sektorera egokituak, eta horri esker prozesuen kalitatea hobetzen da eta bezeroen estruktura logistikoetara moldatzeko malgutasuna lortzen da. Sistemak, segurtasuna hobeto kontrolatzeko produktuen trazabilitatea eta kalitatea ezin hobeto segurtatzeaz gain, aukera ematen du elikagaiak prozesatzeko denborak murrizteko, eta, aldi berean, azken helmuga esleitzeko denbora atzeratzea ere ahalbidetzen du.

Biltegiratze automatikorako sistemaren elementu guztiak material herdoilgaitzez diseinatu dira, korrosioa galarazteko, diseinu higieniko berezi baten bidez, elementu guztiak erraz garbitu ahal izateko eta, ondorioz, biltegiko produktuen kalitate egokia bermatzeko. Sistemak segurtasunari buruzko arau eta direktibarik zorrotzenak betetzen ditu, bai mantentzeari buruzko FEM arauak, bai elikadura segurtasunerako HACCP direktibak.

Halaber, ULMA Handling Systemsek paletizazio automatikorako aurkeztu zuen sistema Linea Amaierako sistemetan Ingeniaritzak eskaintzen dituen funtzionalitateen erakuslea da. ULMA Handling Systemsek robotikaren arloko partener onenak ditu eta ongi ezagutzen ditu materialen fluxua automatizatzeko sistemak; horrenbestez, Hornidura Katean eta Hotzeko Katean hobekuntza proiektuak garatzen ditu.

ULMA Inoxtruck

ULMA Inoxtruck lehendabiziko aldiz izen Packaging/Elikadurako Teknologien hirurteko azokarik garrantzitsuenean bere mantentze ekipoen gama zabala erakusten, % 100 herdoilgaitzak eta higienizagarriak, eta bere azken nobedadeen primizia ere eman zuen.

Gama osoa aurkeztu zuen, hau da, garraio horizontaleko ekipoak (eskuko traspaletak, elektronikoak eta guraizekoak), altueran pilatzeko ekipoak (pilatzaile elektronikoa, elektroniko-eskukoa eta eskukoa) eta manipulaziorako ekipoak (iraultzeko makina elektroniko-eskukoa eta bobinak eramateko orga). Horri esker, sektoreko profesionalek bertatik bertara egiaztatu ahal izan zuten ekipoen ezaugarri eta diseinu higienizagarria, ekipoak aldizka garbitzea ahalbidetzen duena eta, ondorioz, ekipo ezin hobeak bihurtzen dira nekazaritza elikadurako sektorearen ingurune erasokorretan lan egin ahal izateko.

Gainera, ULMA Inoxtruckek beste produktu batzuk aurkezteko aukera aprobetxatu zuen, horien artean 85˚/105˚-ko inklinazio sistema duen iraultzeko makina elektroniko-eskukoaren primizia, zeina egokia den kargak ergonomiko manipulatzeko eta uhal garraiatzaileetara edo beste batzuetara iraultzeko; HMI, 5,4 hazbeteko ukipen display baten bitartez ekipamendua kontrolatzea ahalbidetzen duena; pilatzeko makina elektroniko-eskukoak, ontziratzeko bobinak aurrez zein albotik manipulatzeko; moldeen manipulazioa termokonformaziorako edo zigilatzeko kanpaietarako, kutxen manipulazioa, bidoiak iraultzeko makina… eta sektoreko profesionalek oso harrera ona egin zieten horiei.

ULMA Inoxtrucken erakusleiho berritzaileak oso enpresa ospetsuen bisitak izan zituen, horien artean Argal, Priela, Florette, Eroski, Azteca, Lomesa, Lácteas del Jarama, Guissona… Aipatu enpresak nekazaritza elikadurako sektorearen erreferenteak dira, eta interes handia erakutsi zuten ekipamenduei buruz, beren produkzio lantegietan horien beharra dutelako, eta, ondorioz, sakonago ezagutzea eskatu zuten.