ULMA soluzio integrala Jaworzno III Zentral Elektrikoa zabaltzeko lanetan
Poloniako Jaworzno III Zentral Elektrikoaren energia sorkuntzarako unitate berriak 910 MW-ko potentzia ahalmena edukiko du. Makinen gelaren eraikuntza zentralaren obrarik zorrotzenetakoa izan da. Era berean, instalazio elektrikoen eta osagarrien eraikinak 7 solairu ditu, eta 13,3 x 81,75 m-ko oinplano ia laukizuzena eta 30etik 46ra bitarteko altuera aldakorra. Hormak egiteko BMK goratze kontsolak erabili dira, ORMA enkofratu modularrarekin konbinatuta.
Eraikinaren lauzen eta habeen enkofratua MK eta ENKOFLEX Mahaiekin egin da. MK Mahaiek, MK txarrantxak dituztenez, eskorak tolesten eta blokeatzen uzten dute, kasu honetan ALUPROP eskorena. Hala, bere geometria aldatuta, mahaiak errazago eta azkarrago garraiatzen ziren maila batetik bestera. 9,5 m arteko lauzetarako T-60 zinbriak erabili dira.
ULMAk soluzio integralak jarri ditu segurtasunaren alorrean. Hormarako hornitu diren enkofratuek segurtasun plataformak zituzten alde bietan, bi soluziorekin: Estandarra, plataforma metalikoetan oinarrituta eta kontsolen gainean aurrez muntatuta, edo SBU hormarako segurtasun plataforma berriarekin. Sistema honekin lan plataformak eratu daitezke BRIO aldamio egiaztatuaren elementuekin. Elementu modularrak dituenez, hainbat geometriatara moldatu daiteke, betiere lana eta langileentzako irispideak enkofratuen muntaketan erabat segurua bada.