ULMA Pipingen 50. urteurreneko ospakizuna — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Forged Solutions

ULMA Pipingen 50. urteurreneko ospakizuna

ULMA Pipingek urrezko ezteiak ospatuko ditu aurtengo irailaren 13an.
ULMA Pipingen 50. urteurreneko ospakizuna
2012/07/01

Hasieran, sortzaileen omenez (Guridi, Ayastui, Irizar, Telleria eta Urcelay) GAITU izena jarri zioten kooperatiba txikia, oraindik ere batzuek ENARA marka komertzialaren bidez izendatzen dutena, enpresa ezaguna bihurtu da munduan bere kalitateagatik eta bezeroekiko konpromisoagatik; izan ere, liderra da pipingaren sektorean.

 

Maiatzaren 4an, negozioaren Batzar Nagusia biltzen zela aprobetxatuz, bazkari herrikoia antolatu zen langile, bazkide aktibo eta ez-aktibo guztientzat. Bazkaria Oñatiko Etxe Aundi jatetxean egin zen.

 

Bazkarira 245 pertsona joan ziren, horien artean ULMA Taldeko Zuzendari Nagusia, ULMA Taldeko Lehendakaria eta ULMA Taldeko hainbat negoziotako Gerenteak eta Lehendakariak.

 

Gonbidatu bereziak egon ziren bazkaria alaitzen: Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina bertsolariak eta Agurtzane eta Esozi trikitilariak.

 

Eguna familia giro atseginean igaro zen, menu bikain batekin eta euforia sentimenduarekin, kooperatiba ondo dabil-eta une honetan, munduan garai konplikatuak bizi direla kontuan hartuta.

 

Bazkalostean, ULMA Pipingeko egungo Lehendakaria den Joxe Arregik, negozioko Kontseilu Errektorearen izenean, fundatzaileei zuzendutako eskerroneko berbak esan zituen eta omenaldi xumea eskaini zien ULMA Pipingen lan istripuz hildako 2 bazkideei. Oso une hunkigarriak bizi izan ziren, eta bertsolarien umoreak ere ez zuen ekidin malko batzuek irrist egitea.