ULMA Pipingek merkatu berriak irekitzera zuzendu du bere estrategia — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Forged Solutions

ULMA Pipingek merkatu berriak irekitzera zuzendu du bere estrategia

ULMA Forja, S. Coop., merkatu berriak irekitzeko estrategian, balbulen banatzaile errusiar batekin lankidetzan ari da. Konpainia Velikiy Novgoroden dago, Errusiako balio errepublikanoak eta demokratikoak sortu ziren hirian, San Petersburgotik 130 kilometrora.
ULMA Pipingek merkatu berriak irekitzera zuzendu du bere estrategia
2017/03/11

Errusiar enpresak OIL & GAS sektoreko marka entzutetsuekin lan egiten du, produktu aukera zabalarekin: Control valves, Shutoff valves, Safety relief valves, Check valves, etab.

ULMA Pipingek, berriz, kontrabridak hornitzen ditu, Piping sisteman ekipamenduaren muntaketa egiteko. Brida bakoitzaren geometria bezeroak definitzen du, ASME arauaren araberako osagai batzuk eta Errusiako GOST arauari erantzuten dioten beste batzuk elkartu behar baititu. ULMA Forja, bridaz gain, junturak, torlojuak eta azkoinak ere hornitzen ditu, hau da, loturarako set osoa.

Saltzeko kanal horren bitartez, gaur egun Mozyr edo Novokuibysshevsky bezalako findegietan aurkitu daitezke ULMAko bridak. ULMA Forjak Errusiako merkatuan egin duen sarrera hori sendotzeko, Italiako EPC– Tecnimont etxearekin ere kontratu bat lortu du bridak saltzeko, Mosku inguruan dagoen CORU findegirako.