ULMA Pipingek bere izen komertzial berria ezagutarazi du: ULMA Advanced Forged Solutions
Gaur egun, ULMA Forja kooperatiban 400 pertsona baino gehiagoko lantalde bat dago lanean, 2 ekoizpen lantegitan, forjarako dauden teknologia guztiekin eta "in house" fabrikazio prozesu oso batekin, eta 70 herrialde baino gehiagotan saltzen du.
Izen komertzial berria Negozioaren bilakaera honekin batera joan behar zen, eta horregatik argi eta garbi pentsatu da bezeroarengan aldaketa egiteko, eskaintza Negozio lerroen arabera egituratuta.
Prestazio handiko brida eta produktu forjatuen fabrikazioan liderra izanik munduan, eta 57 urteko esperientzia edukita merkatuan, ULMA Advanced Forged Solutions da Negozioaren izen komertzial berria, ULMAren lidergo posizioa indartzen duen izena.
Negozio izen komertzial berri bat, etapa berri bati aurre egiteko eta etorkizunera begira sendotzeko eta hazteko. Hori lortzeko, berrikuntzan, fabrikazio prozesuetan eta ezagutza partekatuan eta etengabeko ikaskuntzan etengabe inbertitzearen alde egin da.