ULMA Piping-ek 2012 OSEA ferian parte hartu du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Forged Solutions

ULMA Piping-ek 2012 OSEA ferian parte hartu du

Aurreko azaroan (2012/11/27tik 30era) Singapurren 2012 OSEA feria egon zen. Asiako hego-ekialdean egiten den Olio & Gas industriaren nazioarteko feria garrantzitsuena da. 1976az geroztik eta urtean bitan antolatzen den gertaera hau funtseko lekua da sektoreko konpainientzat, Upstream-erako zein Downstream-erako garatu dituzten azken soluzio eta teknologiak aurkezteko aukera ematen dielako.
ULMA Piping-ek 2012 OSEA ferian parte hartu du
2013/01/24

Feriak bi esparru ditu:

  • Erakusketaren eremua, Marina Bai Sands Kongresu guneko bi solairutan antolatuta (31.000 m2). Bertan, parte hartzen duten enpresetako stand-ak jartzen dira.
  • OSEA Internacional Conference: Feriak irauten duen lau egunetan sektorearen inguruko aurkezpen/debateen programa antolatzen da. Edizio honetan garatutako lau gai nagusiak hauek izan ziren:

-          Offshore: Garapena eta ekoizpena

-          Offshore: Segurtasunaren kudeaketa

-          Gas Naturalaren garapena eta LNG

-          Forum teknikoa

Feriaren emaitzak oso positiboak izan dira; guztira, 25.000 profesional eta 1.500 erakustoki erregistratu ziren.

ULMA Piping-ek bisitari gisa parte hartu zuen, eta Asier Oyarbide (Managing Director) eta Javier Echeberria (Export Area Manager) izan ziren ordezkariak. Hauexek izan ziren bisitaren helburu nagusiak:

  • Sektoreko player nagusienak sakontasun gehiagorekin ezagutu eta beraiengandik gertu egotea: feria honek ikuspegi orokorra modu kontzentratu batean erakusteko abantaila du.
  • Oñatiko eta Lazkaoko fabriketan egindako inbertsio plan garrantzitsuen ostean eta 50 urteko historia eta lidergo sendoarekin, proiektuen munduan ULMA Piping nor den eta eskaini ditzakegun irtenbideetako balore erantsia erakusteko momentua da.
  • Negozio aukera berriak eta merkatuko nitxoak bilatzea.
  • Aukera aprobetxatzea guneko bezero nagusienekin harremanetan egoteko , dagoen harreman komertzial sendoa finkatuta. Gogoratu ULMA Piping-entzat Singapur Asia hego-ekialdeko merkatu garrantzitsuena dela, banaketa negozioaren ikuspuntutik. Merkatu horretatik, gunean etorkizuneko hedapenarekin jarraitzeko bide interesgarriak zabaltzen dira.

Hurrengo edizioa 2014ko abenduaren 2tik 5era izango da. Informazio gehiago: www.osea-asia.com