ULMA Packagingek TFS termoformatzaileen gama berri bat aurkeztu du SKIN ontziratzea egiteko — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Packaging

ULMA Packagingek TFS termoformatzaileen gama berri bat aurkeztu du SKIN ontziratzea egiteko

Skin ontziratzea: produktua nabarmentzen duen ontzia.
ULMA Packagingek TFS termoformatzaileen gama berri bat aurkeztu du SKIN ontziratzea egiteko
2012/07/01

Hispack & BTA azokaren aurreko edizioan, ULMA Packagingek termoformatzaileetan egindako azken berritasunak aurkeztu zituen Skin ontziratzerako TFS termoformatzaileen gama berriaren bidez.

ULMAren termoformaziorako Skin ontziratzeak hutsean ontziratzen du eta produktua bigarren larruazal baten antzera babesten du, haren formara egokitzen baita. Bereziki diseinatutako filmen bidez, goiko filma produktuaren itxura nabarmenduz egokitzen da.

Skin ontziratzearen funtzio nagusia produktuaren bizitza erabilgarria luzatzea da, baina, aldi berean, balio erantsia ematen duten ezaugarriak eskaintzen ditu, hala nola produktuaren beraren likidoei eustea, exudazioa saihestuz eta mikrobioen garapena atzeratuz, eta baita ontzia bertikalki jartzeko aukera ere.

Skin ontzi batean, goiko filma eta behekoa gainazal osoan zehar itsasten dira, produktuak hartzen duen espazioan izan ezik, haren itxurarik naturalena eta berezkoena zainduz.

Okela fresko, okela prozesatu, arrain, hegazti, janari prestatu, gazta eta pateei bereziki zuzenduta dago.

 

ULMAren Skin ontziratzeak baditu produktuari balioa eransten dioten hainbat abantaila, eta salmenta puntuari ezaugarri erakargarriok ematen dizkio:

  • Euskarri zurrun bat erabili ahal izatea erretilu gisa.
  • Ontzia bertikalki jarri ahal izatea barruan produktua mugitu gabe.
  • Produktuaren bizitza erabilgarria luzatzea.
  • Likidoei eta gasei eutsi ahal izatea.
  • Produktua nabarmendu egiten du eta protagonismo nagusia hartzen du ontziarekiko.
  • Euskarri malgu bat erabiltzeko aukera.
  • Estalki gehigarri bat eransteko aukera, etiketarako euskarri gisa erabiltzeko eta film bien artean babes gasak edo osagaiak, errezetak, koilarak eta halako sustapen elementuak jarri ahal izateko.
  • Ontzia pertsonalizatzeko aukera ematen du, bai forman bai dimentsioetan.
  • Skin ontzian erabilitako materialaren tipologiak erraz zabaltzeko moduko ontziak egitea ahalbidetzen du.


ULMAk termoformazioko hainbat skin ontziratze mota eskaintzen du ontziratu beharreko produktuaren eskakizun espezifikoetara egokitzeko: skin unibertsala, oinarri formatu gabeko film malgudun skina, ispack skina, isopack skin bakuna eta estalki bikoitzeko skina.

Termoformatzaileen modeloei dagokienez, ULMAk TFS 400 modelotik TFS 700 modeloraino doan gama oso bat eskaintzen du, tartean 500 eta 600 modeloak, bezeroen behar guztiek soluzio egokia izan dezaten.