ULMA Packagingek 10.000 € eman dizkio materialetan Oñatiko zaharren egoitzari eta eguneko zentroari
Material horren helburua arretaren kalitatea hobetzea da, zentroan berariazko balorazio medikoak eginez, joan-etorriak egin beharrik gabe. Halaber, jarduera alternatiboak eskaintzea da xedea, gustuak pertsonalizatzeko eta indibidualizatzeko, eta, azkenik, jarduera funtzionalak sustatzeko, hala nola arriskurik gabe hara eta hona ibiltzeko.
Erositako materialen artean, honako hauek daude: atsedenean diagnostikatzeko elektrokardiografoa, dermatoskopioa, fonendoskopioa, mugikortasun segururako taka-taka ortopedikoa, zentzumenak estimulatzeko orga, haririk gabeko kaskoak eta mp3ak, errealitate birtualeko betaurrekoak, telebistak, tabletak.
Jarduera honekin eta beste batzuekin, ULMA Packagingek gizartearekin eta tokiko ingurunearekin duen konpromisoan tinko jarraitzen du, Gizarte Erantzukizun Korporatiboko politikarekin bat eginez.