ULMA Packaging-ek COMPAMED 2013 ferian hartu du parte — Begira - Ulma aktualitatea

ULMA Packaging-ek COMPAMED 2013 ferian hartu du parte

Medikuntza eta farmaziara zuzenduta doazen teknologia goieneko soluzioak erakusten dituen feria hau, Düsseldorf-en ospatu zen, medikuntzako munduko feria haudiena den MEDICA-rekin batera.
ULMA Packaging-ek COMPAMED 2013 ferian hartu du parte
2013/11/27

Düsseldorf-eko pabelloietan azaroaren 20 eta 22 artean ospatu zen Compamed feria.

ULMA Packaging-ek ertain tamainuko stand bat eraman zuen, non sektore honetarako dituen hainbat ontziraketa soluzio erakusten saiatu zen.

Adibide bezala, bi makina eraman zituen. Flow pack teknologiako FM 305 modeloa, film bobina bakarretik habiatuta, produktua ontziratzeko almohadilla formatuko ontzi edo pakete bat egiteko. Bestalde, TFS 400 termoformatuko makina bat. Honek, film bobina batetik habiatuta, produktua ezartzeko alojamentuak egiten ditu eta ondoren beste bobina baten bidez, tapa moduan plastikoa zigilatzen dion.

Jasotako bisita kopuruari eta beraiek erakutsitako harrerari dagokionez, esan dezakegu erabaki ona izan dela feria honetan parte hartzea. ULMA Packaging-ek horrela bere produktuen promozioa landu izan du, bezeroaren ontziratze beharrei erantzuteko gai den sektore batetan.

Informazio gehiago hemen:

http://www.ulmapackaging.com/soluciones-de-envasado/envasado-medical/farmaceutico