ULMA Orga Jasotzaileak negozioak kontratua izenpetu du Azkarrekin — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

ULMA Orga Jasotzaileak negozioak kontratua izenpetu du Azkarrekin

ULMA Orga Jasotzaileetako gerenteak, Angel Sanchez eta Azkar Garraioetako Managing zuzendariak, Juan Antonio Quintana, joan zen otsailaren 10ean, Azkarren Cosladako instalazioetan, kontratu bat izenpetu zuten, datozen 5 urteetan orga jasotzaileak mantentzeko zerbitzu integrala emateko.
ULMA Orga Jasotzaileak negozioak kontratua izenpetu du Azkarrekin
2010/05/01

AZKAR lehen mailako Nazioarteko Logistika Operadore Integrala da, Iberiar Penintsulan eta Uharteetan liderra, eta Europan erabateko estaldura  duena. Izenpetutako akordioari esker, ULMAk mantentze integraleko zerbitzuak emango dizkio Azkarri. Azkar enpresa handia da eta zerbitzu aukera handia eskaintzen du jardueraren hainbat sektoretan, hala garraio eta banaketan nola logistika kanporatzeko operazioetan. 2.200etik gora ibilgailu dauka eta erakundean 5.000 profesional baino gehiago ari da lanean. Parkearen garrantzia, tamaina horretako enpresa batek dauzkan beharrak, hainbat erabilera formula zegoelaeta operazioak zeukan zailtasuna eta lanaren sasoikotasuna tarteko, ULMA Orga Jasotzaileak negozioko eta AZKAReko pertsonek osatutako lan taldeak soluzio irudimentsu, malgu eta berritzaileen bidez adostu behar izan zituen akordioak.
Hala bada, guztira 600 MITSUBISHI orga jarriko dira Azkarren eskuetan. ULMA Orgak orga horien inportatzaile esklusiboa da Espainian, eta alokairu kontratuan egongo dira datozen 5 urteetarako. ULMAk Azkarren beharrei erantzuten jakin du, malgutasunaren bidez balio erantsia emanez; hala,  FLESSFREE eta FLESSIRENT formulen bidez sasoikotasunak eta lanak goia jotzeak dakartzaten arazoentzako soluzioak eskaini ditu, eta aukera eskaintzen du, gainera, makinak itzultzeko, parkearen %15 osatu arte, frogatutako lan kargaren jaitsiera izan bada, edo entregatzeko, lan gainkargarik egonez gero. Horrela,marka eta hornitzailea homogeneizatu egiten dira. Hain handia den parke bat gestionatzeak zerbitzu tekniko bereziko egitura
bat izatea eskatzen du. Hori dela eta, bezeroaren zerbitzura jarriko da lantegietan intzidentzien jarraipen etengabea egiteaz ULMA Orga Jasotzaileak negozioak kontratua izenpetu du Azkarrekin ULMA Orga Jasotzaileak eta parkearen mantentzeaz arduratuko den lantalde berri bat.
Gainera, aldizka, orga jasotzaileetako teknikarien prestakuntza beharrei erantzungo zaie, lan ingurune seguru bati eusteko xedez. Azken batean, ULMA Orga Jasotzaileak negozioaren zerbitzu bokaziotik sortutako arrakasta izan da, bi enpresen arteko azterketa lan eta soluzioen emaitza.