ULMA Orga Jasotzaileak negozioak bere esperientzia arrakastatsua helarazi zien MONDRAGON Korporaziorako 2013-2016 aldiko IKTen Planaren Aurkezpen ekitaldira bertaratu zirenei. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

ULMA Orga Jasotzaileak negozioak bere esperientzia arrakastatsua helarazi zien MONDRAGON Korporaziorako 2013-2016 aldiko IKTen Planaren Aurkezpen ekitaldira bertaratu zirenei.

ULMA Orga Jasotzaileak negozioak bere esperientzia arrakastatsua helarazi zien MONDRAGON Korporaziorako 2013-2016 aldiko IKTen Planaren Aurkezpen ekitaldira bertaratu zirenei.
2013/05/06

Pasa den apirilaren 25ean, goizean, MONDRAGON Korporaziorako 2013-2016 aldiko IKTen Planaren Aurkezpena egin zen.

Ekitaldia korporazioaren egoitzan egin zen eta bertan MONDRAGONeko enpresetako Gerenteek eta Sistemen arduradunek hartu zuten parte.

2013-2016 aldiko IKT programan Informazio eta Komunikaziorako Teknologien alorrean proiektutako joera teknologikoak eta kontuan hartu beharreko jarraibideak biltzen dira eta, aldi berean, Kooperatiben plan estrategikoak diseinatzerakoan Praktika Onen transferentzia errazteko aintzat hartu beharko liratekeen jarraibide zehatzak ematen dira.

Plana aurkeztu eta IKTei dagokienez Mondragon Taldean ezarpena eta posizionamendua zenbaterainokoa den jakiteko Korporazioak bi urtean behin egiten duen neurketan lortutako emaitzen berri eman ondoren, Taldeko enpresa batzuek garatu dituzten eta Korporazioak banatzen duen Praktika Onen saria eskuratu duten esperientziak azaldu ziren, besteak beste ULMA Orga Jasotzaileak negozioarena, hau da, "LTZ on line zerbitzuaren garapena eta merkataritza elektronikoa" izenekoa. Proiektua ULMA Orga Jasotzaileak negozioaren Informatika departamentuak egindakoa da, eta Jesus Jarak eta Jon Ander Aramendik da aurkeztu zieten bertaratutakoei.

ULMA Orgak negozioan egin eta ezarri den esperientzia arrakastatsu hori oso desberdinak izan arren harreman estua duten bi alderdiren ingurukoa izan da: alde batetik, LTZ prozesuen optimizazioaren inguruan, hau da, makinen parkea denbora errealean eta bezeroarekin harreman zuzenean izanda gestionatzeaz, administrazio lanak gutxituta eta ordezko piezen kontsumoa eta kontrola optimizatuta eta jarduera bera homogeneizatuta, eta, bestetik, E-Commerce izenekoaren bitartez ordezko piezen salmentan erraztearen inguruan, bezeroei zerbitzu komertziala berezia eskainiz ordezko piezak eskuratzeko erraztasuna eskaini eta erantzuna emateko denbora hobetzeko, eta bezero garrantzitsuenekin harremanak nabarmen hobetuz.

Laburbilduta, ULMAk inplementatutako soluzio eta ekimenen modukoekin, efizientzia eta produktibitatea handitzeaz gain, "denbora errealeko gestioa"ren elementua sartzen baita, bezeroekiko harremanen gestioa nabarmen hobetzen da, ematen duten zerbitzuaren kalitatea bikaina izaten jarraitzeko hartutako konpromisoa berretsita.