ULMA Orga Jasotzaileak negozioak 2014. Urteko Konbentzio Komertziala egin du, orain arte ez bezalako asistentziarekin — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

ULMA Orga Jasotzaileak negozioak 2014. Urteko Konbentzio Komertziala egin du, orain arte ez bezalako asistentziarekin

ULMA Orga Jasotzaileak negozioak Urteko Konbentzio Komertziala egin du ekainaren 18, 19 eta 20an Taldearen Departamentu Zentraletan
ULMA Orga Jasotzaileak negozioak 2014. Urteko Konbentzio Komertziala egin du, orain arte ez bezalako asistentziarekin
2014/06/30

Edizio honetan ULMAk 60 parte hartzaile baino gehiago bildu ditu Konbentzioan, tartean banatzaileak eta bere agente komertzialak izan direla, erabateko arrakasta izanik; gainera, Euroleva Mitsubishik Portugalen duen banatzaile ofizialeko hainbat kide ere egon dira bertan.

Konbentzioa Oñatiko herrian egin da eta ekainaren 20an bukatu da, ostiralean, eta haren zati handi bat marketin estrategien gainean aritu da, orgen merkatuaren gaineko zifren azterketa eta ULMAk bere lankideei eskaintzen dizkien zerbitzu berrien eta rentingerako produktu finantzario berri eta berritzaileen aurkezpena jardunaldietako ardatz nagusitzat hartuta. Era berean, konbentzioa banatzaileen topagunea ere izan da, haien artean esperientziak partekatzea errazago eginda.

Horrez gain, ULMAk egun oso bat hartu du Mitsubishik 2014ko lehen seihilekoan merkatuan jarri dituen azken berritasunak aurkezteko. Aztertutako modeloak bat baino gehiago izan badira ere, bereziki azpimarratzekoa izan da azken bi berritasunen aurkezpena: 80V-ekoorga elektrikoen EDÍA EX serie berria, 2.5 eta 3.5 tona arteko karga ahalmena duten 4 gurpildun 5 modelok osatuta dagoena, eta orga atzeragarrien SENSIA belaunaldi berria, 1.4 eta 2.5 tona arteko karga ahalmena duten 12 modelo berrik osatutakoa, horietatik 2,0 tonako karga ahalmena duen orgakgehienez ere 13.000 mm-ra arte altxatzeko gaitasunaduelarika.

ULMA Orga Jasotzaileak negozioak eskerrak eman nahi die ekitaldira etorritako banatzaile ofizialei eta bere agente komertzialei, ez bakarrik bertan egon direlako, markarekiko erakutsi duten leialtasunagatik ere bai, leialtasun horrek produktua ezagutzen eta sare komertzial profesionala, hurbila eta konfiantzakoa sendotzen erabat eraginkorrak izatea egiten duelako.