ULMA Orga Jasotzaileak, LUBMAT 2016ko partaide
Mantentzea funtsezko faktorea da 4.0 Industriaren barruan, soluzio tekniko ugari eskaintzen dituzten aukera berriak eraldatzeko eta negozio egiteko era berria bihurtzeko, enpresak eraldatuz eta errentagarriagoak, eskalagarriak eta lehiakorrak eginez. Industri prozesuetatik datozen datuen bilketaren eta ondorengo analisiaren inguruan garatzen da 4.0 Industria edo, beste modu batera esanda, industriako fabrikaziorako testuinguru berria, zeinak ekoizpen inguruneetan informazioaren teknologia aurreratuak eta komunikazioak erabiltzea baitu oinarri.
ULMA Orga Jasotzaileen erronka izan da makinak hornitzen dituen enpresa eraldatzea eta industriako testuinguru berriarekin bat datorren negozio eredu berri lehiakorragoa bihurtzea.
LUBMAT 2016 nazioarteko kongresuaren 5. edizioa da aurtengoa, eta Erresuma Batuko Jost Institute for Tribotechnologyren eta IK4-TEKNIKERen arteko lankidetza akordioaren ondorioz sortu zen, eta poliki-poliki funtsezko ekitaldia bihurtu da Europan sektore honetako industriarako, produktu eta zerbitzuen azken aurrerapenak partekatzeko aukera ematen baitie. Edizio honetan mundu osotik etorritako industriako fabrikazioan, tribologian eta mantentze lan aurreratuetako 300 profesional baino gehiago egon dira.