ULMA Orga Jasotzaileak ENCAJA 2013 azokan egon zen — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

ULMA Orga Jasotzaileak ENCAJA 2013 azokan egon zen

ULMA Orga Jasotzaileak, EUROPEA DE CARRETILLAS Valentzian duen banatzaile baimenduaren eskutik, ENCAJA 2013 Valentziako Logistikako 1. azokan egon zen.
ULMA Orga Jasotzaileak  ENCAJA 2013 azokan egon zen
2013/10/22

Encaja azokaren lehen edizioa izan da aurtengoa, eta enpresei biltegiratze, banaketa eta salmenta puntuari dagokionez soluzio eraginkorrak eta benetakoak eskaintzeko helburuaz egin da.Hauexek izen ziren azokan elkartu ziren sektore parte hartzaileak: biltegiratzea; mantentze, enbalajea eta ontziratze elementuak; teknologia berriak eta salmenta puntuan aplikatutako teknologiak.

Azokak erabateko arrakasta izan zuen bai parte hartzaileen kopuruari dagokionez bai parte hartzaileen arteko harremanen kalitateari dagokionez, eta topaketa agenda itxia izan zuen erakusketarien eta bisitarien partaidetza ahalik eta errentagarrien egiteko.Era berean, beste kide batzuekin aliantza estrategikoak errazteko helburuarekin, hainbat jardunaldi egin ziren azokaren egun guztietan.Jardunaldi horietan enpresa garrantzitsuek hartu zuten parte, esaterako Ford, Heineken, Coca Cola, Milar, ACTIU, Dulcesol, Martinez Loriente, Pollos Planes, Coinfer eta Consumek.