ULMA Mexiko-Toluka hiriarteko trenaren eraikuntza proiektuan parte hartzen ari da
Mexiko-Toluca hiriarteko trena Tolucako haraneko eta Mexikoko haraneko gune metropolitanoak lotzeko pentsatu da, horrekin konektibitatearen arazoak eta trafiko pilaketak konpontzeko.
58 kilometroko luzera duen obra da, eta hiru zati nagusitan egin da. Lehen zatia, Zinacantepeceko bukaerako geltokia eta Mendebaldeko Atea lotzen dituen gunea da. Bigarrena, Las Cruces Mendilerroaren azpiko tunelaren zatia da, Mendebaldeko Atetik Ekialdeko Atera doan zatia, alegia. Eta, azkenik, Ekialdeko Atetik Behatokiaren Geltokiraino doan zatia.
Proiektua 6 geltokirekin diseinatu da: Behatokia, Santa Fé, Lerma, Metepec/Aireportua, Autobusen Terminala eta Zinacantepec. Lehen zatian mota bateko 686 pilare eta beste mota bateko 299 pilare egin dira; denak oktoganalak izan dira eta 5 eta 17 metro artekoak. Pilare horietarako guztietarako, 2,44 metroko eta 0,61 metroko erdi-moldeak eratu dira, eta 6,10 metroko altuera lortu. Konponbide errentagarria izan da, planteatu diren enkofratu berezien moldakortasunari esker.
Pilare kofadunetarako, CR-250 kontsola, KSP plataforma eta ENKOFORM V-100 sistemak erabili dira. Pilareak, 74 metroko altuerakoak ere izan direnak, 3,6 metroko geruzatan egin dira. Apeoaren altuera ez da berdina izan zati osoan. Apeoa zinbria gogortuarekin egin da, eta geometria ENKOFORMarekin gauzatu da, eta enkofratu berezia erabili da baoburuetarako. 4 panel metalikoz osatuta egon da, 2 aurrean eta 2 atzean.
BRIO norabide askotako aldamioarekin, alturako lanak egin dira, 80 metrora arteko eskailerekin. Eta bere dimentsioak gorabehera, ez da desmuntatu behar izan garraiatzeko. Horrek egin du hormigoitze prozesuak errentagarriagoak izatea, betiere segurtasun irizpide maximoen arabera.