ULMA Lazkao Forgingen kalitatea eta espezializazioa agerian geratu dira Valve Worlden
Petrolio eta gasaren sektoreko balbulen nazioarteko azokara ia 12.500 profesional hurbildu ziren, eta guztira 664 erakusketariren produktuak ikusi ahal izan zituzten han, ekitaldirako erabilitako 17.876 metro karratuetan banatuta. Beren diseinu nabarmenagatik gailendu ziren erakusketarietako bat ULMA izan zen; bere standean ULMAK bere soluzioak eta produktuak erakutsi zituen, esaterako balbulak, eragingailuak eta kontrol sistemak, fundizio piezak, bai eta balbulekin zerikusia duten produktuak, junturak, ingeniaritza, elkarteak eta argitaletxeak ere.
ULMA Lazkao Forgingek oso harrera ona izan zuen azokara joandako profesionalen artean, INCONEL, MONEL, HASTELLOY edo TITANIO gradu desberdinez egindako Balbula Gorputz Forjatuak erakutsita, tamaina aukera zabalekoak, tartean 750 mm-ko diametroa ere badutenak eta 450 Kg baino gehiagoko pisua dutenak. Horrez gain, industria nuklearrerako ASME III NCA 3800 aplikazioak ere jarri zituen ikusgai, VELANek onartutakoak eta nazioartean indarrean dauden estandar nagusi, baldintza tekniko eta zehaztapenak betetzen dituztenak.
30 urte baino gehiago dira ULMA Lazkao Forging baldintzarik muturrekoenak jasateko gai diren balbula gorputzen garapena fabrikatzen ari dela, eta esperientzia horrek bere lana bermatu eta ULMA sektorean ezaguna izatea egiten du, erreferentziako eta fidagarritasun handiko hornitzaile gisa.