Ulma Forged Solutions
ULMA Lazkao Forgingek OSHAS 18001 Ziurtagiria lortu du
ULMA Lazkao Forgingek Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko ezarri duen sistemak OSHAS 18001 ziurtagiriaren aitortza jaso du.
ULMAko kolektibo osoak lanpostu bakoitzari lotutako arrisku posibleak identifikatu, ebaluatu eta kontrolatzeko egindako lanak bere laneko prebentzio eta segurtasun sistema ekarri du emaitzatzat.
Joan den urtean Lloyd Registerrek egindako ikuskapenak legedia betetzen dela berresten du, ULMA Lazkao Forgingeko ekoizpen prozesu guztietan integratutako prebentzioari dagokionez.
OHSAS 18001 Ziurtagiriak Laneko Segurtasun eta Osasun politika egokia egiaztatzen du, eta enpresaren jarduera garatzeko etengabeko hobekuntzan langile guztiek duten inplikazioa agerian jartzen du.