ULMA Lazkao Forging Hannover-eko azpikontratazio azokan izango da.
Lan horretan aurrera pauso bat emanez, datorren Apirilaren 8-tik 12-ra Hannover-en ospatuko den azpikontratazio azokan izango da ULMA Lazkao.
Urtero ospatzen den azoka honetan, mundu guztiko eta sektore ezberdinetako empresa ezberdinek beraien zerbitzu eta produktuak eskeintzen dizkiete bertara inguratzen diren guztie.
ULMA Lazkao Forging sektore ezberdinetara dago zuzendua (Energetikoa, Itsas industria, aeronautika) eta hauetaz at, beste hainbat arlotako profesionalek ere bisitatzen dute azoka beraientzat komenigarri izan daitezkeen hornitzaileen bila. Horrela bada, merkatu berrietara zabaltzeko asmoetan, aukera paregabea izan daiteke Hannover-eko azoka.
Hilabete baino gutxiago falta den honetan, bezeroak izan daitezkeen hainbat enpresek onartu dute ULMA Lazkaok zuzendutako gonbidapena eta ilusioz beteak doaz Lazkaotik.