ULMA FORJA 2025KO ENPRESEN LASTERKETA — Begira - Ulma aktualitatea

ULMA FORJA 2025KO ENPRESEN LASTERKETA

ULMA Forjaren ordezkaritza 2025eko Enpresen Lasterketan, joan den maiatzaren 16an Donostian ospatua.
ULMA FORJA 2025KO ENPRESEN LASTERKETA
Ulma Forjako langileak 2025ko enpresen lasterketan
2025/06/04

Aurreko edizioetan bezala, ULMA Forjak bat egin nahi izan du berriz ere 2025eko Enpresen Lasterketarekin, kirola, lankidetza eta bizimodu osasungarria sustatzeko duen konpromisoa berresten duela.

Lasterketa maiatzaren 16an ospatu zen Donostian, eta hainbat enpresa eta profesional elkartu ziren ahalegin eta ospakizun giroan.

ULMA Forjaren presentzia hain egun berezian enpresako langileek osatutako hiru talderen parte-hartzeari esker izan da posible, gure balioak  ahalegina, gainditzea eta talde-lana ilusioz ordezkatu baitzituzten.

ULMA Forjatik bihotzez eskertu nahi dugu parte-hartzaileen inplikazioa eta kirol espiritua, eta pozik gaude horrelako ekimenek lankideen arteko harremana eta ingurunearekiko lotura indartzen laguntzen dutelako.