ULMA Forged Solutions TUBE 2022 Düsseldorf-era joan da
Azoka hau erreferentzia da sektorean, eta bertan biltzen dira pipingaren osagaien (hodiak, bridak, fittingak) fabrikatzaileak eta banatzaile nagusiak.
Pandemiaren ondoren ziurgabetasuna handia bazen ere, eta 2018ko azken edizioa jada urrun bazegoen ere, aurreikuspenak bete ziren. ULMAren standa bere bezero nagusien topagunea izan zen, baita gaur egun ULMArekin elkarlanean ari diren beste enpresa batzuena ere. Europara egindako bidaia aprobetxatuz, bezero nabarienek Oñatiko fabrika bisitatu zuten, bertatik bertara ezagutzeko bai ekoizpen instalazioak, bai ULMAko giza taldea.
ULMA Forja, Koop. E. enpresak TUBEren bi urtean behingo ekitaldi hau aprobetxatu du bezero nagusiekin harremanak estutzeko eta banaketa merkatuan duen lidergoa sendotzeko. Lan ona egin da eta oso balantze positiboarekin lortu da helburua.