ULMA fatxada aireztatuak Expo Revestir azokan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

ULMA fatxada aireztatuak Expo Revestir azokan

ULMA Architectural Solutionsek bere fatxada aireztatutako sistemak aurkeztu ditu Sao Pauloko Expo Revestir azokan, Brasilen. ULMA Architectural Solutionsek lehenengo aldiz hartu du parte Expo Revestir azokan, Latinoamerikako estaldura soluzioen azokarik handienean, zeina martxoaren 1etik 4ra ospatu den, Sao Paulon, Brasilen.
ULMA fatxada aireztatuak Expo Revestir azokan
2016/03/31

Expo Revestir -bere buruari “arkitektura eta eraikuntzaren fashion week” deitzen diona-, arkitektura, ingeniaritza, interiorismo eta eraikuntzako profesionalei zuzendutako azoka da. Erakusketari gehienak zeramika-sektorekoak dira, eta helburua da azokako bisitariei hormigoi polimerozko fatxada sistemaren abantailak erakustea zeramikazko alternatibaren aurrean. Hauek aipagarrienak:

  • Pertsonalizaziorako ahalmen mugagabea testura eta koloreei dagokienez.
  • 1800x900 mm arteko plaka formatu handiak izateko aukera, formatu horizontalean edo bertikalean, proiektu bakoitzera milimetrikoki egokitzen direnak, obran modu errazean egokitzeko erraztasunarekin, beharrezkoa balitz.
  • Erresistentzia handia giro gazi eta industrialei, bere erabateko porositate ezari eta ura xurgatzeko bere gutxieneko koefizienteari esker (<%0,2).
  • Soluzio integrala fatxada eskaerei, eraikineko puntu berezi guztiei erantzuna emanez (fatxada, azpadurak, teilatuak, estalpeak, izkinak…).

ULMAk stand oso bisuala eta era berean didaktikoa aurkeztu du: bertan Creaktive gamaren testura desberdinak erakutsi dira arkitektoek materialaren moldakortasuna ezagutu zezaten.

Era berean, monolito bat instalatu zen ULMA fatxada aireztatuaren sistema osatzen duten osagai desberdinak oso garbi erakusten zituena, egikaritzeko bere erraztasuna barne.

Herrialdeak zailtasunak bizi izan arren, azoka honen balorazio positiboa egiten dugu, eta merkatu honen alde gure apustu irmoa berretsiko duten proiektu berriak sortuko diren itxaropena daukagu.